Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ANTZERKIA:“MISTERIOS DEL QUIJOTE”

Destacado en portada

El Brujo“MISTERIOS DEL QUIJOTE”

RAFAEL ÁLVAREZ “EL BRUJO”

LARUNBATEAN, MAIATZAK 7

 

Bertsioa eta antzezpena: Rafael Álvarez “El Brujo”

Jantziak: Elisa Sanz

Eszenografia: Miguel Angel Camacho eta Rafael Álvarez

Jatorrizko musika: Javier Alejano

Zuzendaria: Rafael Álvarez

 

“Ibilbide honen ondotik KIXOTEra iristea ezinbestekoa zen. Nahiz eta duela urte batzuk ez nukeen uste bakarrizketa bezala heldu ahal niokeela, egia esan, “Lazarillo de Tormes” lanari ekin nionetik, orain dela hamabi urte, ene Jakoben eskailera igotzeko lehen maila jarria zegoen jada. Hala eta guztiz ere, lehenengo pertsonan Lazarilloren kontaketak bakarrizketa estilo teatrala biziki errazten zuen. Baina, nola izan Kixote eta Antsoren ahotik mintzatu, eta alderantziz? Nola bateratu ahots bakar  batean umetatik nire oroimenean grabatutako sugar bikoitz hori?

Beti silueta bat ikusi nuen, betiko parea, aitonsemea eta ezkutari gehigarria, eguzki galdatan – ez dakit zergatik baina Mantxa beti uda beroan irudikatzen dut – ordoki idorrean ibiliaz itzultzerik gabeko bidaiarantz…

Bi mozorro – Kixote eta Antso – bululu ezkutu eta misteriotsu baten jolas trebean. Batzuetan ezin da esan nor den jakintsuena. Kontrapuntu barregarri eta ikasi bat inprobisatzen duten bi txotxongilo. Zenbaitetan ematen du – Oi miraria! – paperak trukatzen dituztela. Hiru hitzetan: bi komiko on!

Ikusleak: Gazteak eta helduak

Iraupena: 90gutxi gora-behera

Ordua: 20.00

Aldez aurreko sarrerak: 8 €

Txartel-leihatilan: 10 €

 Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua. Nafarroako Antzokien Sarea (RTN)

 

 

Facebook
Instagram
whatsapp