Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ARTE2: ARTEA KARRIKETAN

Destacado en portada

Iazko abegi onaren ondoren, “Quiero Molarte” Zangozako artista-taldeak abian jarri du berriz “Arte al Cuadrado” egitasmoa. Ekimen honi esker eta esku hartu nahi dutenen sormenarez bidez, karrika guztiak margotu eta etxekoak zein kanpokoak harritu nahi dituzte, zenbait hilabetez Zangozaren irudi freskoa eta ezberdina eskainiaz. Eta nola egingo dute? Euren baitan daramaten artista erakutsi nahi duten orok ehun margotuak ekarri ahalko dizkigute karriketako balkoietan esekitzeko uztailaren 3tik irailaren 6ra.

Argibidea eta Oinarriak: ekainaren 5era arte “Lo que yo hago” dendan, Karrika Nagusia 10. 679933723 Tfnoa. eta Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean.
Ehunak hartzeko egunak eta lekua: Maiatzaren 12tik ekainaren 23ra “Lo que yo hago” dendan, Karrika Nagusia 10. 679933723 Tfnoa.
Ehun margotuak eramateko epea, lekua eta ordutegia: ekainaren 9tik 25era Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Ez dira ordutegi, leku eta epetik at eginiko lanak hartuko.

Antolatzailea: Colectivo Quiero Molarte

Facebook
Instagram
whatsapp