1993ko apirilaren 4an Zangozak eta Donapaleuk –Frantziako herria– modu ofizialean zigilatu zuten 1970eko hamarkadan hasia zen senidetzea. Harrezkero, zenbait esparrutan dituzten harremanak alde batera utzita, bi herriak Donejakue bidean egoteak are gehiago lotu ditu historian zehar.

Zangozaren eta Donapaleuren arteko senidetze-hitzarmena hainbat truke egiteko egin zen, hain zuzen ere, honako arlo hauetan guztietan: eskola, kirola, kultura, gizarte eta ekonomia.