UDAL-ANTOLAKUNTZA. ZANGOZAKO UDALAREN EGITURA ETA GOBERNU-ORGANOAK

1.- UDAL-ORGANOAK

Udal-gobernuari dagozkion organoek eginkizun erabakitzaileak eta betearazleak nahiz informatzaileak eta aholku-emaileak dituzte.

UDALBATZA

Alkateak eta zinegotzi guztiek osatzen dute. Udal-gobernuan hiritarren ordezkapen politiko handieneko organoa da. Zangozako Udalbatzak hamahiru udalkide ditu, Alkatea eta hamabi zinegotzi, hiru Talde Politikotako kide direnak.

ALKATEA

Alkatea udalerriaren ordezkapen handiena duen pertsona bakarreko organoa da, zuzendaritza politikoa bere gain hartzen du eta Udalbatzaren eta Tokiko Gobernu-batzordearen buru da.

Legeak agintzen duen bezala, Alkateak Tokiko Gobernu-batzarraren esku uzten ahal ditu bere eskumenak. Baita Batzar honetako kideen eta gainerako zinegotzien esku ere, legeak xedatzen duenaren arabera.

ALKATEORDEAK

Alkatea ordezkatzen dute, izendatu izanaren hurrenkeraren arabera, plaza hutsik dagoenean, Alkatea joan denean edo gaixorik dagoenean. Berak izendatu eta bereizi egiten ditu libreki, Tokiko Gobernu-batzarkideen artean.

TOKIKO GOBERNU-BATZARRA

Tokiko Gobernu-batzarra osatuko dute Alkateak eta zinegotzien legezko zenbatekoaren herenak, gehienez ere, Alkateak izendatuta eta bereizita, askatasun osoz. Zangozako Udalean Alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Tokiko Gobernu-batzarraren eskuduntzak honako hauek dira: Alkateari laguntzea eta berauk edo udal-gobernuko beste erakunde batek hari eskuordetutakoak edo legeek emandakoak.

INFORMAZIO-BATZORDEAK

Udalbatzaren erabakiaren eraginpean jarri behar diren gaien azterketa, txosten edo kontsulta eginkizunak garatzen dituzte; Alkatearen eta bere gobernu-taldearen kudeaketaren segimendua, baita Udalbatzak eskuordetzen dizkien eginkizunena legean aurreikusitakoaren arabera. Talde politikoek hautatzen dituzten kideek osatuta daude, Udalbatzan duten zinegotzi-kopuruaren proportzioan.

Gaur egun Zangozako Udalean dauden informazio-batzordeak honako hauek dira:

  • GIZARTE-GAIEN ETA OSASUNGINTZAREN BATZORDEA
  • HEZKUNTZA, KULTURA, EUSKARA, TURISMO ETA JAIEN BATZORDEA
  • OGASUNAREN ETA GIZA-BALIABIDEEN BATZORDEA ETA KONTUEN BEREZIA
  • HIRI-SEGURTASUNAREN BATZORDEA
  • HAURTZARO ETA GAZTERIAREN BATZORDEA
  • HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA, LANDA, TRAFIKO ETA OBREN BATZORDEA
  • GAI OROKORREN BATZORDEA

2.- UDALAREN MENDEKO ERAKUNDEAK EDO ENTITATEAK

Zenbait zerbitzu kudeatzeko beren nortasun juridikoa duten hiru Erakunde autonomo sortu ditu Udalak, bakoitzari dagozkion eskumenen esparruan aritzeko gaitasunarekin eta erakunde hauek arautzen dituzten Estatutuen arabera. Hona Erakunde autonomo hauek:

  • SAN VICENTE DE PAUL UDALEKO ZAHAR-ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA.
  • JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN MUSIKA-ESKOLAREN PATRONATUA.
  • KIROL-PATRONATUA.

3.- PARTAIDETZA UDALEZ GAINDIKO ERAKUNDEETAN

Zangozako Udalak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen du, zeinak hurrengo zerbitzuak ematen baitizkio.

  • Goi ur edangarriaren hornidura.
  • Hiriko hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena.
  • Oinarrizko Gizarte-zerbitzuak