Ongi etorri

Udalbatzaren izenean eta neurean, Zangozako Alkatea naizen aldetik, ongietorria egiten dizuegu eta bidenabar web-orriaren bidez agurtzen zaituztegu.

Web-orri honek Zangozako Udalera sarbidea izan nahi du hiritar guztientzat, turistentzat eta hiria ezagutu nahi dutenentzat.

Komunikazio eta informaziorako bide zabaltzat jotzen dut web-orria. Haren bitartez, gure kultura, paisaia eta historia-ondarea jakinarazi nahi dizuegu, baita gure festak, ohiturak, tradizioak eta gastronomia ere. Bertan hiriari eta bere jendeari buruzko informazioa aurkituko duzue. Halaber, bere historiaren eta kultura-jardueraren gainekoa.

Era berean, Toki-administrazioak eta hiritarrek elkarri eragiteko gune bat izaten jarrai dezan nahi dut, ahalik eta eraginkorrena eta erabilgarrena izatea helburu duelarik.

Mugarik gabeko mundu batean informazioak berehalakoa, gardena eta bizkorra izan behar du. Teknologia berriek erdiesten dute urrutikoa hurbil bihurtuz.

Gainera, legealdi honetan hiritar partaidetza bultzatu nahi dugu, birtualak hori egiteko aukera anitz eskaintzen dituelakoan. Web gunea gure hiriarentzako informazio garrantzitsuarekin osatu nahi dugu.

Zuen esanetara naukazue bide honetatik edo zuek hautatu beste edozeinetik.

Lucía Echegoyen Ojer