Jendeak Las Arcadas (Arkuak) esaten dio toki honi.Casa Consistorial

1570. urtean eraiki zuen Domingo Aiakoak –hargina eta Oibarko semea– Kale Nagusira ematen zuen jauregi-gaztelu baten hegal eraitsi baten eremuan.

Galeria soila da; arku txikitukoa, balkoi zabalak ditu lehenbiziko solairuan eta teilatu-hegal irtena. Erdialdean, obalo baten barnean, Zangozako armarria ageri da.

Nafarroako eraikin garrantzitsua da, udaletxe zaharrenetakoa baita. Bartzelonako “Poble Espanyol” museo-herrian kopiatu zen, 1929. urtean.