ConventoTradizioak dioenez, San Frantzisko Asiskoak, 1213an Santiagotik itzulia, Zangoza Zaharrean (Rocaforte) eremitorioa sortu zuen San Bartolomeren elizan.

1250. urtean zenbait fraide zelaiko Zangozan finkaturik zeuden jada, eta Teobaldo II.aren babesa jaso zuten. 1266ko urriaren 18an, ate ondoko ezkerreko harresiko oroitarriak adierazten duen bezala, errege horrek komentuko eliza sortu eta limosna ugari eman zizkion. Geroago eraiki zuten komentua.

Eliza barnera portada gotiko batetik sartzen da, arku zorrotza duena eta lau arkiboltatan zabaltzen dena.

Elizaren barneko aldeari dagokionez, nabe bakar eta buru zuzeneko tenplu tipikoa da, XIII. mendeko eskeko ordenen ezaugarria.

XVI. mendearen hasieran jatorrizko estalkia kendu eta izar itxurako ganga bat jarri zen haren ordez.

Ate lobulatua pasatuta, elizatik klaustro gotiko ederrera igarotzen da. XIV. mendekoa da, oinplano angeluzuzena, ia karratua, eta 64 arku zorrotz ditu.

1898tik Aita Kaputxinoak bizi dira bertan.