ConventoBere aurrekaria da karmeldarrek Aragoi ibaiaz bestaldera eraikitako baseliza, Norako Andre Mariarena. 1225. urte aldera sortu zuten, baina gerra garaiko estrategia arrazoiak zirela eta, fraideek hiriko harresien barneko aldera jo zuten, 1380. urtean. Han eraiki zuten beren komentua La Poblacion auzoan, harresi ondoan.

1835. urtean fraideak sekularizatu zituzten eta komentua hustu egin zuten. Gaur egun Kontserbatorioa eta Musika Auditorioa da.

Kanpoko aldean bigarren harresiaren hondarrak ikusten dira, eta beste aldean, komentura sartzeko ateak klaustro gotiko bikainera ematen du. Oinplano karratukoa da, eta arkutxo zorrotzak ditu. San Frantzisko Asiskoaren komentukoaren oso antzekoa da. Haren gainean adreiluzko solairua eraiki zen XVI. mendean, erdi-puntuko arkuko leihateak dituena. Han dago, gaur egun, musika-kontserbatorioa. Erdi-puntuko portada gotiko bat iragan eta eliza barnera sartzen da, hori ere estilo gotikokoa. XIV. mendekoa da, eta bertan dago musika auditorioa.Fray Raimundo Sos y Lumbier

KLAUSTROAREN GAINEKOA
Karmengo klaustroaren gainean bost margolan ikusten dira, Zangozako pertsona ospetsuak agertzen dituztenak; 2013an, Udalak lan horiek zaharberritzea erabaki zuen hirirako duten interesagatik, bai artearen, bai historiaren ikuspuntutik.
Honako pertsona hauek ageri dira zaharberritutako lanetan: Raimundo Sos y Lumbier anaia, Fermín de Lubián y Sos jauna, Fermina de Ripalda y Vidarre andrea eta priore bat, baina horren izena ez dago behar bezala irakurtzeko moduan margolanean.
FRAY RAIMUNDO SOS Y LUMBIERPrior desconocido
(Zangoza 1616 – Zaragoza 1691)
Karmelo ordenaren erlijiosoa. Teologiako doktorea izan zen Zaragozako Unibertsitatean, eta hantxe aritu zen irakasle bizi guztian zehar, bestelako kargu batzuekin batera, predikari, sinodoko etsaminatzaile eta Inkisizioaren kalifikatzaile ere aritu baitzen. Dagoeneko desagertua dagoen Zaragozako San Jose komentuko priorea izan zen, Kataluniako probintzia karmeldarreko bisitatzaile eta erreformatzailea, eta Filipe IV.a eta Karlos II.a erregeen predikatzailea.
PRIORE EZEZAGUNADoña Fermina de Ripalda y Vidarre
Zangozan sortutako prioreren bat ageri da Raimundo Sos y Lumbier anaia dagoen margolanaren aldi eta leku berean egin zen beste irudi batean; bi-biak garaikideak izan ziren.
FERMINA DE RIPALDA Y VIDARRE ANDREA
Karitatearen alaben kolegioa fundatu zuen 1824an. Inskripzioan irakurtzen denez, 1835ean zendu zen.

FERMIN DE LUBIAN Y SOS
(Zangoza 1689 – Iruña 1770)Fermín de Lubián y Sos
Iruñeko katedraleko kanonigo aukeratu zuten 1716an, eta, geroago, kabildoak priore izendatu zuen 1746tik 1756ra. Erromako Kuriak berak egin zizkion kontsultak Zuzenbideari buruz, eta berak idatzitako testuak gorde dira katedralean, baita zenbait kronika ere, Nafarroako historiaren zalea baitzen. Barbazan kaperako kriptan lurperatu zuten, eta hantxe daude haren gorpuzkiak gaur egun. Latinez idatzitako inskripzioa dago.