Udaleko Kultura Zerbitzuak egiten dituen eginkizun eta lanen artean, honako hauek nabarmendu ditzakegu: kulturaren hedapena eta sustapena, kulturaren arloko prestakuntza eta sormena, herriaren sustapen soziokulturala edo publiko berrien sorrera eta prestakuntza arteetarako eta kulturarako. Horiek guztiak egiteko, Zangozak kulturaren arloan erabilgarri dituen azpiegiturak oso garrantzitsuak dira, hala nola Vallesantoro jauregia/Kultura Etxea, Carmengo auditorioa, Vianako Printzearen gaztelua –egungo liburutegia–, Carmengo klaustroa –Musika Eskolako egoitza–; leku horiek herritar guztien elkargune ezagunak dira, eta horren frogagarri dugu bertan sortzen eta proposatzen diren jardueretako askotan lortutako parte-hartze handia.