Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Dingo Perro Mudo

Encrucijada

DINGO PERRO MUDO

Dingo_mural entero fanzara748x471Dingo kalean eginiko pertsonaia da eta “alter ego” fenomenoa erakusten duena. Pertsonaren disgregazioa bere bigarren nia adierazteko. Hainbat esperientzien eta eraginen emaitza, urteak eta urteak pasa dira pertsonaia guztiz moldatu arte. Lehendabiziko zirriborroak idazmahai batetik sortu ziren 2008ko udan, gaur egungoekin alderatuta oso ezberdinak izanik ere. Txakur bat aukeratu zen artistaren gogoko aberea izateagatik eta dingo bat txakur arrunten hildotik ateratzeagatik. Pertsonaia hau bere sortzailearen irudi bisual bat sortzeko premiatik jaio zen, hots, bere pertsonaren idealizazio fisiko irreal bat. Hori izan zen hasieran. Denboraren poderioz, pertsonaia pertsonarengandik bereiziz joan zen animalia bizidun bat bailitzan berezko izaera izateko. Egun oraindik ere, pertsona eta pertsonaia batera daude batzuetan eta besteetan ez.   Bere eraginak graffitiegile hauengandik datoz gehien bat: Jace, Flying Fortress, Murphy edo Max 501. Hauek “kekos” deritzen pertsonaia ikonikoak sortu ohi dituzte, nahiz eta gero beste korronte artistiko batzuetarantz zabaldu diren: naif estetika kasu, pertsonen haur-alderdia aldarrikatzen duena eta denborarekin desagertu gabe ezkutatzen dena; kultura japoniarra bere nabarmenkeriarekin lotuta dagoena; pintura klasikoa, paisajismo ingelesa  esate baterako; eta batez ere surrealismoa.

www.dingoperromudo.com

Facebook
Instagram
whatsapp