Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Eguberriak

Folclore, Fiestas y Romerías

Eguberrietako erlijio ospakizunez gain, urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, Nafarroan ia paregabekoa den antzezpena izaten dugu Zangozan: “Erregeen Misterioa”.

Erregeen Misterioa:

Ehun urte baino gehiagoko antzezpena da, eta hartan eszenaratzen da Jose Legardakoa kaputxinoak Epifania goratzeko idatzitako testua.

Bederatzi eszenatan banatzen da antzerki-lana, eta hiriko kaleetan gertatzen dira.

Erregeek eta morroiek Daviden izarra ikusi eta bere bideari jarraitu diote Herodesen jauregiraino. Hodei batek izarraren argia ezkutatu eta Herodesen soldaduek segizioa geldiarazi dute. Herodesekin elkarrizketa kezkagarria hasi da, errege-haurra jaio den tokia ezagutzeko. Herodes eta Meltxorren artean eztabaida piztu da, maiz umeak beldurtzen dituena. Antzerki-lanak aurrera egin, eta hirugarren eszenan Baltasarrek beste Errege Magoei jakinarazi die ametsetan aingeru bat agertu zaiola, eta agertu diola Herodesek jaioko den haurraren aurka asmo gaiztoa duela. Izarra berriz aurkitu ondoren, laugarren eszenan Belengo estalpera iritsi dira, pozik, azkenean topatu dutelako. Bosgarren eszenan Errege Magoak hizketan ari dira, estalpearen pobretasunaz eta ondoan artzainak izateaz. Seigarren eta zazpigarren eszenetan egoerak eta hizketaldiak gertatzen dira artzainen eta erregeen artean, haurra gurtu aurretik. Zortzigarrenean, mutil eta neskatxa batzuek bertso xume eta hunkigarriak errezitatzen dituzte haurra animatzeko. Azkenik, aingeru batek Errege Magoei ohartarazten die, ez daitezen Jerusalema itzuli Herodesi Jesusen jaiotzaren berri emateko.

Argumentu erraza da; laguntzaileek oso ongi ezagutzen dute eta testuak buruz dakizkite.

Pedro Sola jaunak idatzitako sarrera zabal batekin hasten da liburua. Pedro Sola, Zangozako gaiei buruzko antzerki lan askoren egile eta sustatzaile dugu.

Zangozako herritarren eta Misterio de Reyes elkartearen laguntza eskuzabalari esker ospatzen da urtez urte Erregeen Misterioa.

Facebook
Instagram
whatsapp