Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ERAKUSKETA: “24/07”. ARGAZKIAK

Destacado en portada

IONE LAMEIRO
“24/07”. ARGAZKIAK
MARTXOAREN 17TIK APIRILAREN 3RA

Exposición "24/07"24/07 Ione Lameiroren (Iruñea, 1985) argazki-egitasmo bat da. Aitona Pedroren Alzheimerraren garapenari buruzkoa. Bere aitonaren historia (berr)eraikitzen du oroitzapenen bitartez. Egitasmoa lau irudi-multzok osatzen dute. Alde batetik, gaitzaren eta heriotzaren prozesua dokumentatzeko egin zituen argazkiak. Bestetik, familiaren albumetatik bildu dituen irudiak. Batzuk margulduta daude, deusezten dira, hiltzen ari dira. Kopia digitalaren bidez, nolabait ere, prozesu hori gelditzen saiatzen da. Baina halere, hauek ere hil behar dute. Saihetsezina da.

Badaude aitonak idatzitako testu batzuk ere. Hauetan ikusten da nola dementziak hondatzen ari den gizona. Gainera, haren heriotzaren urteurrena bete artean, doluaren moduan hartu zituen paisaia batzuk ere biltzen ditu. Baina batez ere, hausnarketaren moduan.

“Lehendabizi garrantzirik gabeko xehetasunak ziren, gero oroipenak, baina beti egiten zituen gauzak, niretzat aitona ziren gauza horiek bat-batean misterio bihurtu egin ziren beretzat. Ez zekien nola erabili aitzurra”.

Ione Lameiro

Lekua: Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa
Bisitatzeko ordutegia: asteartetik larunbatera 19:00etatik 21.00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Facebook
Instagram
whatsapp