ErmitaAragoi ibaiko eskuineko aldean dago. Karmengo lehenbiziko eremitorioa izan zen, XIV. mendean hiri barnera lekualdatu ziren arte, arrazoi estrategikoak zirela eta. Toki horretan bertan Karmengo Andre Mariaren baseliza gurtzarako irekia gelditu zen, eta noriatik hurbil egoteagatik “Nora” izena jaso zuen.

Norako Andre Mariaren irudia, XIII. mendearen hasierakoa, Andre Maria Erreginaren elizan dago gaur egun.