ErmitaGaur egungo eraikina 1503an egin zuten, baina datuek diote XIV. mendean jada bazela santutegi zahar bat.

Denbora gutxira, eta Erregeak hala eskatuta, eskualdean debozio handikoa zen santutegi hau Koroaren babespean gelditu zen. Errege-basilika bihurturik, laster bereganatu zuen pertsonaia itzaltsuen estimua, eta apezpiku tituludunaren hatzaren erlikia eman zioten opari.

Elizak oinplano angeluzuzena du, bai eta arku zorrotzeko portada bakuna ere.

San Babilen omenezko erretaula barrokoaren buru, Albret errege-erreginen armak ageri dira, Nafarroako kateekin eta lirioekin, errege-erregin babesleen oroigarri.