
Antzerkia
1970eko urtarrilak 1

“Mentiras Cotidianas”
PRODUCCIONES MAESTRAS
LARUNBATEAN, URTARRILAK 23
Testu egilea eta zuzendaria: Ana Maestrojuán.
Antzerkilariak: Asier Hormaza, Marta Juániz eta Ángel García Moneo.
“Mentiras Cotidianas” komedia garratz eta garaikidea da, inolako lotsarik gabe, bizitza osatugabe batek eragin ditzakeen beldurrak eta frustrazioak jorratzen dituena. Bere pertsonaiak gurearen moduko gizarte batean aise antzeman daitezke; pertsona konplexuak, zitalkeriez eta grina handiez beteak.
“Mentiras Cotidianas” gure miseriei, hutsune existentzialez eta beldurrez beteriko diseinu-miseriei barre egiteko beharretik sortzen da.
Hitzordu bat, lau lagun, ardoa, nahikotxo ardo, ardo asko. Hauexek izanen dira komedia honen eragileak, non egia gezurra dirudien eta gezurra egia den ez dakigun.
Ordua: 19:00
Iraupena: 75 minutu
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Aldez aurreko sarrerak: 8 €.
Txartel-leihatilan: 10 €
Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €. Bai entzunaretoan, bai interneten bidez erosita, gazte txartela aurkeztu beharko da txartel-leihatilan.
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS) eta Nafarroako Gobernua
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK
