Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Aurkeztea

eko

Foto evento

COOPERALAND EGITASMOA SENDIEI AURKEZTEA

 

COOPERALAND Paz y Solaridad Fundazioaren ekimena da, eta Nafarroako Gobernuaren babesa du. BIDEO-JOKO hau Minecraft unibertsoan sortutako mundu bat da, zeinaren bidez neska-mutilek 2030 Agendaren esparruan herrialde pobretuei eragiten dieten arazoen berri izanen duten eta arazo horiek konpontzen lagunduko duten, mundu berezi honetako biztanleek planteatuko dizkieten erronken bidez. Minecraft gustatzen bazaizu, zatoz COOPERALAND ezagutzera.

 

Eguna: Ostegunean, maiatzak 13

Ordua: 19:30

Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa

Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera. Gonbidapenak maiatzaren 11tik aurrera hartu ahal izanen dira aurrez aurre Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea aurkezpena hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Saioa behin hasita ezin izanen da sartu.

 

Facebook
Instagram
whatsapp