[:es]Cuentacuentos en inglés
1970eko urtarrilak 1

“The hungry bear and other stories” (Ingelesezko ipuin-kontalaria)
HANNAH BERRY
ASTEAZKENEAN, URRIAK 21
Haurrek, gosetutako hartzaren istorioa entzun ondoren, hizkuntzarekin modu dibertigarrian konektatzen dute, ondoren beren istorioak proposatzeko eta taldean azaltzeko.
Ikusleak: 3 eta 8 urte bitarteko umeak. Adingabeei helduek lagundu behar diete.
Sarrera: Doan edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 4na sarrera pertsonako eta saioko. Sarrerak ez daude zenbakituta. Ikusleak iritsiera-ordenaren arabera eseriko dira. Gonbidapena erakutsi beharko duzu sartu ahal izateko. Ekitaldia behin hasita, ezin izanen da sartu. Gonbidapenak urriaren 6tik aurrera Kultura-etxean hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara.
Ordua: 18.30
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bana izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (bai helduak bai umeak), eta bertan eserita egon beharko du ipuin-kontalaria hasten denetik amaitzen den arte. Haurtxoak ere zenbatzen dira edukiera kontrolatzeko. Beharrezkoa da sarreran zein irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Gomendatzen da umeak ere maskararekin joatea. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da. Atea Ipuin-kontalaria hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua