Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Kontzertua

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    MUSIKA JAZZA

    “Jazz go”

    ZUGARDI BIG BAND ETA JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN MUSIKA ESKOLA

    LARUNBATEAN, MAIATZAK 14

     

    Zugardi Big Band-ek antolatu du kontzertua, Zangozako “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolarekin elkarlanean, Zugardik 2019tik sustatzen duen jazzaren hastapeneko hezkuntza programaren barruan. Jazz, swing, funky eta latin jazz izanen dira interpretatutako musika generoetako batzuk.

    Zugardi Big Band, Zizur Nagusian 2018an sortu zenetik, Nafarroako egungo jazzaren erreferenteetako bat da. Nafarroako hogeita hamalau musikari biltzen dituen haize metal, haize zur, piano, ahots eta perkusio instrumentu multzo handia da.

    Bere helburua jazzaren klasikoak zabaltzea da, batez ere 1930 eta 1970 artean, XX. mendeko 30 eta 40ko hamarkadetako ahots-jazz estandarrak eta pelikulen soinu-bandak barne. Musika zuzendaria: Jokin Borromeo.

     

     

    Ikusleak: Gazteak eta helduak

    Iraupena: 75 minutu (8 minutuko atsedenaldia)

    Ordua: 19.00

    Sarrerak: 6 €

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Facebook
    Instagram
    whatsapp
    Volver arriba