Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Mendiari buruzko jardunaldiak

eko

Foto evento

2021eko Mendi Film jaialdiko pelikula sarituak

 

– Melting Landscapes Glaciares  2021eko film labur onenari saria.

– Txango

– Amagana  2021eko euskarazko pelikula onenari saria.

– Jotunn 

– The Traverse  2021eko epaimahaiaren saria.

 

Eguna: Otsailak 4, ostirala

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Ordua: 20:00

Sarrerak: 3 €

 

PROIEKZIOAK

 

Joseba Alzueta eta Eduardo Irigoyen, Sahrawi Lives Matter, Erronkak dirau”.

2021eko azaroan Joseba Alzueta zangozarra, ATTsF Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko boluntarioa, “Sahrawi Lives Matter, El Reto continúa” kanpainaren protagonista izan da, 2020an protagonizatutako erronkaren jarraipena. Aurten Josebak Iruñea eta Madril arteko ibilbidea korritu du bi astetan.

 

 

Xabier Jiménez Garcesek Benasque – Aneto Perdiguero – Poset – Benasque zirkularra egun bat baino gutxiagoan osatzeko erronka lortu du

Uztailaren 3an, Xabier Jiménez Garcés zangozarra 00: 00etan atera zen Benasquetik korrika, Sergi Vázquez eta Albert Gómez bere bi kideekin batera. Aurretik 70 km zituzten zain, ia 6000 metroko desnibel positiboa eta Aneto, Perdiguero eta Posets mendien tontorrak. Balentria hori lortzeko 23 ordu eman zituen, esfortzuz, sufrimenduz, une ahaztezinez eta emozio handiz beteta. Gaueko hamaikak aldera, euren erronkaren azken metroak osatu zituzten, lagunekin, familiakoekin, lagundu zietenekin eta sekulako balentria antolatzen animatu zuten gainerako pertsonekin batera.

Eguna: Otsailak 11, ostirala.

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Ordua: 20:00

Sarrerak: 3 €

Antolatzailea: Zangozako Kirol Patronatua

Laguntzailea: Vallesantoro Jauregia/Zangozako Kultura-etxea

 

Facebook
Instagram
whatsapp