Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Musika

eko

Foto evento

MUSIKA TAILERRA. CLASICA PLUS MUSIKALDIA

Zangoza Miniplus Zikloaren egoitza izanen da, haur publikoari zuzendutako ekimena, Clásica Plus Nazioarteko Musikaldiaren parte dena.

MINIPLUS TAILERRA

Jarduera bizigarri eta dibertigarri baten bila zabiltza, etxeko txikienak ugan goza daitezen? Ana Hernandez-Sanchiz musika-dibulgatzaile ospetsuenetariko baten eskutik, musikarekin, hitzekin, mugimenduarekin, poesiarekin eta irudiarekin jolastuko gara, gure ikuskizunaren konpositore, interpretatzaile, koreografo, idazle eta zuzendari bihurtzeko. Ez galdu zure seme-alabak musikaren mundu zoragarrira modu didaktiko eta dibertigarrian hurbiltzeko aukera.

 

Koordinatzailea: Ana Hernández-Sanchiz

Eguna: Ekainak 29, osteguna

Jasotzaileak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak. 15 haur gehienez ere.

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara

Prezioa: 5 €

Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea

Izen-emateak: Ekainaren 1etik uztailaren 15era Kultura-etxeko Argibide Bulegoan, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870251 telefonora deituta edo infocultura@sanguesa.es posta elektronikoan. Plaza-kopurua izen-emate ordenaren arabera beteko da

 

Argibideak: www.clasicaplus.com

Facebook
Instagram
whatsapp