Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Zangozako Potxari VIII. Gorazarrea

eko

Foto evento

Zangozako Potxari VIII. Gorazarrea. Zangozako Ondarea

Ostiralean, irailak 27: “Zangozak Potxak sentitzen ditu”·

Lekua: Zangozako Kultura-etxea

18’450ean Lucía Echegoyen Ojer Zangozako Alkateak 2019ko Zangozako Gorazarrera etorri diren guztiei ongi etorria emanen die.

19’00etan Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN–NNPEK) Edorta Lezaun presidenteak Potxari Gorazarrea jardunaldiak inauguratuko ditu.

 

19’15ean ¿Qué es la Economía Circular y como se puede practicar desde la agricultura? Natxo Irigoien Iriarte NUPren Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Departamentuko irakaslea.

 

20’00etan Nekazaritza eta ekonomia zirkularra Zangozan: Agropaper egitasmoaren aurkezpena Zangozako Smurgfit-Kappako Pablo Liras Product Manager-en eskutik.

 

20’30ean NNPEKk antolatutako ardo-dastatzea, Migueltxo Goñik zuzenduta. Besteak beste, Mendiko, Aristu eta Azpea Upeltegien Behe Mendialdeko Ardo Ekologikoak.

Larunbatean, irailak 28: “Potxak aletzen”

Lekua: Galeriako plaza eta Alde Zaharra

17’00etan Ohi denez Zangozako potxak aletuko dira

18’30ean Potxak aletuko dituzten artean potxa-sorta bat zozkatuko da.

 

Igandean, irailak 29: “Zangozak Potxa zaporea dauka”

Lekua: Udaletxeko Udalbatza-aretoa 11´30ean

Ibon Mimentza Cederna Garalur-en Zuzendari Kudeatzailea buru izanen da ekitaldi instituzional honetan.

Senidetzea Esako Trucha PirineArekin.

 

Errege-erregina Kristauen eta Pocaboina eta Calvo buruhandien mendeurrena dela eta, Baratze-Zangozak Konpartsa omenduko du.

 

Zangozak Baratze Solidarioak omenduko ditu.

Lekua: Galeriako plaza eta Alde Zaharra

11:00etatik 14:00etara Zangozako Potxa Azoka: potxak, eztia, ardoa, gozogintza, gaztak, hestebeteak…

Artisau Erakustaldia

Karrikako animazioa Txarangaren musikarekin

12.30ean Herri-dastatzea: Zangozako potxak betiko erara eta Esako PirineA amuarraina.

 

Beste dastatzeak: Zangozako potxazko izozkia eta Irunberriko Josenearen infusioak.

13:45ean Zangozako potxen saskia zozkatu eta saria emanen zaio 2019ko Azokan hobeki apaindu den nekazaritzako elikagaien postuari.

14:00etan Festa amaiera Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren desfilearekin, Errege-erregina Kristauen eta Pocaboina eta Calvoren mendeurrenean.

Antolatzaileak: Zangozako Udala eta Cederna Garalur

Laguntzaileak: PirineA , CPAEN-NNPEK, NUP, Smurfit Kappa, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Baratze Solidarioak, Zangozako Ehoziri-langileak eta Diario de Navarra.

 

Facebook
Instagram
whatsapp