Música |

FLAMENKO-JAZZA

Musikariak: Ekhi Ocaña: zeharkako txirula; Urko Ocaña: guitarra; Iñaki Vázquez: kaxoia.

Bi anaia hauek haurtzarotik inguru artistiko eta humanista iraunkorrean bizi izan dira. Bizitza osoa daramate elkarrekin jotzen eta biak “Zorongo” taldeko kideak eta konpositoreak dira.

Bere proposamen artistikoak flamenko tradizionala bere konposizio propioekin integratzen du, non euren sormen askatasuna garatzen duen. Bikote interesgarri honen musikan, zeharkako flautak, mementoz, kantari baten ahotsa dirudi, gitarra flamenkoa, soinu berrietara irekitzen den bitartean. Oraingoan, hirukote gisa aurkeztuko dira, Iñaki Vazquezen kolaborazio bereziarekin. Duela 20 urtetik Flamenkoan espezializatuta dauden arren, musika-prestakuntza zabala duten artistak dira (musika klasikoa, jazza, andalustarra, eta abar), eta horrek beren musika-proposamena aberasten du.

Ikusleak: Gazteak eta helduak

Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.

Sarrerak hartzea: uztailaren 28tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.

Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.

Kovid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko, eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Gogoratu sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Une bakoitzean agintariek emandako edukiera-neurrietara egokituz, sartu ahal izanen diren pertsonen gehieneko kopurua adieraziko dugu. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko, lorategiratzean zure sarrera erakutsi beharko duzu. Lorategiko atea, jendea sar dadin, ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da eta ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenago itxiko da. Euria eginez gero bertan behera geratuko da segurtasun eta higiene neurriengatik

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua