ORDUTEGIA: 20:30





Música |

FETÉN FETÉN +JOU GONZÁLEZ

ABUZTUAK 6, OSTIRALA

Musikariak: Jou González, klarinetea, saxoa; Diego Galaz: biolina, mandolina, strohviol, koilarak, zartagina, hezurtegia; Jorge Arribas; akordeoia, putre hegaleko txirula, “kaval” bilgailua, bansuri erratza, kanpin aulkia-txirula, maskorrak eta kaskainetak.

 

“Fetén Fetén” taldea, bere laugarren lana argitaratu eta gonbidatu gisa parte hartu ostean, “Fito & Fitipaldis” taldearen eta Jou González “Docto Deseo” taldeko saxofoi jotzaile eta klarinete-jotzailearen biran, azken honekin batera musika-proposamen ikaragarri, fresko eta indartsu hau dakarkigu, joan den udan Münster-ko “Summerwinds musikaldian” arrakasta handia bildu zuena.

Elkarrekin musika ikuskizun bat aurkezten digute, non saxoa, klarinetea, akordeoia eta biolina talde original honek proposatzen dizkigun doinuetako protagonista bihurtzen diren, beste instrumentu ezohikoekin batera, hala nola strohviola, zerrotea, putre hegaleko txirula, kanpin aulkia-txirula edo “kaval” bilgailua eta “bansuri” erratza. Jorgek, Diegok eta Jouk munduaren inguruko bidaia zirraragarri eta dibertigarri batera gonbidatzen dute publikoa, ustekabez beteriko kontzertu batekin.

 

Ikasleak: Gazteak eta helduak

Ordua: 20:30

Iraupena: 75 minutu gutxi gorabehera

Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Lorategia.

 

Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere 4na sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko. Sarrerak eskuragai abuztuaren 3tik aurrera Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, www.sanguesacultura.es eta www.sanguesa.es web-orrietan.

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua