ORDUTEGIA: 19:30





Medioambiente |

“LORATEGIA AUZOLANEAN” PROIEKTU BERRIAREN AURKEZPENA

Lorategi bat, pandemiak agurtzen utzi ez zigun pertsonen oroigarri eta birusari aurre egiten lehen lerroan egon ziren eta dauden pertsonen omenez.

Proiektu kooperatibo eta integratzailea da, interesa duen pertsona orok harekin bat egin dezakeena. Nahiz eta gaitasun desberdinak izan, lurzoru motei, landareei eta lorategiko zainketei buruz ikasi eta lorategi hori diseinatuko dute, hiriak omenaldia egiteko eta oroitzapenari eusteko leku bat izateko erabili nahi duena.

 

Aurkezleak: Fulgen Sutil eta Juan Mari Artazcoz, proiektuaren zuzendariak.

Eguna: Asteazkenean, maiatzak 19

Ordua: 19:30

Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa

 

Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera. Gonbidapenak maiatzaren 18tik aurrera hartu ahal izanen dira aurrez aurre Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea aurkezpena hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Ekitaldia behin hasita ezin izanen da sartu.