ORDUTEGIA: 19:30





Teatro |

Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldiak

“Ahora me toca a mí”

ILUNA PRODUCCIONES

ASTEARTEAN, MARTXOAK 9

Zuzendaria: Miguel Goikoetxandia.

Antzerkilariak: Ana Berrade eta David Larrea.

 

Maria Elena, Espainian bi urte daramatzan etorkina, protagonista duen antzezlan laburra da “Ahora me toca a mí”. Maria Elenak Francisco zaintzen lan egiten du, iktus bat jasan duen eta mugitu eta hitz egin ezin duen agure bat. Elkarrizketa hunkigarri eta bizi batean, protagonistak gure herrian izandako esperientziak kontatuko dizkio Franciscori. Genero-indarkeria, migrazioa, prostituzioa eta elkartasuna, aukera hori ez dutenei ahotsa ematen saiatzen den pieza batean. Orain emakume hauen txanda da.

 

Ikusleak: Gazteak eta heduak

Iraupena: 35 minutu

Ordua: 19:30

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

Sarrerak: 3 €

Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera. Gonbidapenak martxoaren 2tik aurrera hartu ahal izanen dira Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea saioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin.