Zangozako Hamabi Zaldunek sortua. XIII. mendearen bukaeran eraiki zuten, Iglesiaestilo gotikoan, La Población auzoko herritarrentzat.

Harresiaren ondoan dago, eta kanpoko aldean harrizko horma sendoak ditu, kontrahorma handi eta leihate altu zorrotzekin.

Elizpea XVI. mendean eraiki zuten fatxada babesteko.

Portadan Azken Judizioa agertzen da: Kristo erdialdean zauriak erakusten, inguruan dituela aingeruak, Ama Birjina eta San Joan Bautista; arkiboltetan aingeru tronpeta-jotzaileak; ateburuan hildakoen piztuera, gizakiak epaiketaren zain eta kondenatuak infernuan, pertz batean, deabruaren ahutzetan.

Nabe bakarreko oinplanoa du, eta buru poligonala. Barnean erretaula erromanista du, XVII. mendekoa, tokiko tailerreko maisu hauek egina: Joan Berroetakoa, Joan Allikoa eta Joan Etxenagusikoa. XIV. mendeko harrizko aldare ederraren gainean bermatua. Koruan, bakarrik, XVI. mendeko organoaren kaxa ederra ikusten da.