Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Isaac Mahow

Encrucijada

ISAAC MAHOW

Zaragozako artista hau txiki-txikitatik graffitiren idazlea izan da eta arte-munduko bere ezagutza ezberdinak biltzen joan da bere ikasketei esker: pintura, ilustrazioa eta diseinua Zaragozako Arte Ederren eta Diseinuaren Eskolan.Isaac_Mahow Gaur egun irakaslea da eta aldi berean bere bokazio artistikoa garatzen jarraitzen du modu profesional batean. Bere lana esanahi eta begirada iradokitzaileez beteta dago eta kontzeptu eta forma-kontrasten artean moldatzen da.  Bere aztarna hiri frankoren harresietan utzi du espraiz eta pintzelez nahastuz. Beti marraztu eta idatzi arren, graffitiren mundura benetan bultzatu zuena Ira Levin idazlea izan zen. Bere motibazioetako bat mundu guztiak bere lana ikusi ahal izatea da. Isaac Mahow-en lana argiaren eta kolore-kontrasteen bere teorietan dago oinarrituta eta forma ebakitzaileak gehitzen dizkio beste forma bihur batzuekin nahastuta. Horregatik zenbaitek “Surrealismo Pop”tzat jotzen dute bere estiloa.

www.isaacmahow.tumblr.com

Facebook
Instagram
whatsapp