Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

KULTURA ASKO ETA EGUBERRIETAKO EKITALDIAK HELDU DIREN HILABETEETAN ZANGOZAN

Destacado en portada

al-final-de-la-carretera-16339Zangozako Udaleko Kultura Arloa lanean ari da proposamen kultural ugari eskaintzeko, Eguberrietako ohiko ekitaldiez gainera.

Abenduan, Melanie Olivares, Manuel Baqueiro, Marina San Juan eta Raúl Peña aktore ezagunek “Al final de la carretera” antzezlana ekarriko dute Zangozara. Komedia dibertigarri bat, bizitzaren beraren isla dena; bertan, erritmo bizi-bizian, gero eta absurduagoak diren eszenak eta egoerak gertatzen dira. Karmengo auditorioan bi emanaldi eskainiko dira, abenduaren 13an, larunbatarekin, 19:00etan eta 21:30ean. Ikusle gazte eta helduentzat, bestalde, heldu den urtarrilaren 31n, La Nave Teatro konpainia nafarrak “El pleito de Areusa” lana ekarriko du Zangozara.

Haurrek ere hitzordua izanen dute, abenduaren 30ean, Iluna Teatro konpainia nafarrak eskainiko duen “Un cuento de caballeros” lana ikusteko. Gainera, 2014ko ipuin-kontalariaren azken saiora joateko aukera ere izanen dute: Isabel Aisak “Cuentos en el Aire” emanaldia eskainiko du, abenduaren 10ean, asteazkenarekin. Urtarrilean, ipuin-kontalariak hasiko dira berriz ere Kultura Etxean, azken hilabeteotan oso harrera ona izaten ari baitira. Festa txikietan ere, familiarentzako ikuskizun bat izanen da San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an.

“Navarra , tierra de cine” film laburren bigarren lehiaketak Zangozara ekarriko ditu edizio horretan grabatutako film labur guztiak, Hugo Zúñigak Zangozan grabatutako “Conectados” lana barne. Emanaldiak abenduaren 9an eta 11n izanen dira, Kultura Etxean, 19:30ean.

Musika ere egonen da, abenduan egitekoak diren kontzertu hauetan: abenduaren 3an, Oibarko banda; eta Eguberrietako kontzertuak, abenduaren 20an, larunbata, Nora abesbatzaren eskutik, eta abenduaren 27an, larunbata, Zangozako Udal Bandaren eskutik. Gainera, Musika Eskolak ohiko kontzertuak emanen ditu Karmengo auditorioan, bai eta kaleetan barrena ere, gabon-kantak eskainiz abenduaren 19an, ostiralarekin.
Urtarrilean, “Drogas” eta bere banda Zangozan ariko dira azkenean, joan den azaroaren 1eko kontzertua ezinbestez bertan behera utzi eta gero; urtarrilaren 10ean joko dute, larunbatarekin, Karmengo auditorioan.

Eta azken urteotan ohikoa denez, Eguberri giroko bi erakusketa eginen dira Kultura Etxean: “Jaiotza baterako eszenak”, FdB Editions argitaletxeak antolatua, eta haurrek egindako Eguberri-lanen erakusketa. Bi-biak zabalik egonen dira abenduaren 18tik urtarrilaren 11ra bitarte.

Facebook
Instagram
whatsapp