Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUAK MANEIATZEKO KARNETA ERDIESTEKO IKASTAROA

Destacado en portada

25 eskola-orduko ikastaro presentziala. Partaideek oinarrizko Karneta lortuko dute eta hari esker, baratzetan, olibadietan, ardantzetan, nekazari-jardueretan eta abarretan, produktuak    maneiatu ahalko dituzte.

Ordutegia eta egutegia: Astelehenetik, martxoak 14, ostiralera, martxoak 14, 15:30etatik 20:30etara.

 Matrikula eta tasak: Zangozan erroldatuta dauden lagunetzat 25 euroko matrikula eta 90 eurokoa ez daudenentzat. Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioaren Departamentuak, tasa moduan, karneta bidaltzeko kobratzen dituen 6 euroak ez dauzka barne matrikularen zenbatekoak.

 Izena ematean partaideek zenbateko guztia (Matrikula eta Tasak) ordaindu beharko dute.

 Izena emateak: Zangozako Udalaren Bulego Orokorretan martxoaren 1etik 10era. Izena ematerakoan NANaren kopia, teléfono zenbakia eta tasa eta matrikularen zenbatekoa eman behar dira.

Orden zehatzaren arabera beteko diren plaza mugatuak dira.

 ARGIBIDE GEHIAGO: Bulego Orokorretan eta egitaraua udal webgunean (www.sanguesa.es) sartuko da, helburuak eta edukiak zehaztuta.

Zalantzak  948-871223 eta 639 904 401 telefonoetan argituko dira.

ANTOLATZAILEA: Zangozako Udala

LAGUNTZAILEA: Cederna Garalur

GAIA EMATEN DUENA: FUNDAGRO-UAGN

Facebook
Instagram
whatsapp