Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

LUIS ZUECOREN “EL CASTILLO” LIBURUAREN AURKEZPENA

Destacado en portada

OSTEGUNEAN, MAIATZAK 12

 Loarreko sekulako gaztelu ikaragarriaren eraikuntzari buruzko eleberria da.

Duela mila urte euren patuari erronka egin zioten gizon eta emakume batzuen ametsa.

Lur Laua eta aragoiar Pirinioen artean, Europako monumentu militar erromanikorik garrantzitsuena dago: Loarreko gaztelu-abatetxea, inguru hori mugako lurra zenean eraiki zen gotorleku izugarria. Nola eraiki zen? Nork lortu zuen horrelako balentria? Dena hasi zen Antso III. Nagusia errege porrokatuak mendilerro ezkutu batean fortifikazio bat eraikitzea erabaki zuenean. Jende gutxi bizi zen eskualde hartan eta etsai musulmandarra hamar kilometrora begizta zitekeen. Etorkizun hobe bat aginduz, gizon eta emakume talde bat bereganatu zuen, zeinentzat bizirautea eguneroko egitandi bat baitzen. Eta haien baliabide eta ezagutza gutxirekin ezjakintasunak eta botereak inposatzen zizkieten mugaketak gainditzen erdietsi zuten, erlijio-gotorleku militarra amaitu arte. Handik Erdi Aroko erresumarik garrantzatsuenetariko bat eratu zen.

Hona bere epopeia.

Luís Zueco Borjan (Zaragoza) jaio zen. Industria-ingeniaria da, Ikerkuntza Artistiko eta Historikoan masterra. Ohorezko aipamena 2012ko Zaragoza Hiria  Eleberri Historikoaren Nazioarteko Sarian “El escalón 33” eleberriarengatik. Espainako Gazteluen Lagunen Elkarteko kidea eta Aragoiko Idazleena. Gaur egun Griselgo Gaztelua kudeatzen du, Tarazonatik hiru kilometrora dagoen XIV. mendeko gotorlekuan kokatua.

 Aurkezlea: Luís Zueco

Ordua: 19:00

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa

Facebook
Instagram
whatsapp