Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Muralgileak

Encrucijada


 

TAQUEN

www.taquen.es

Artista plastikoa eta marrazkilari honek duela 8 urte baino gehiago horma-pinturan lan egiten du bereziki. A Coruñan jaio zen 1992an, sendia Burgoskoa izan eta Madrilek semetzat hartu arren. Madrilgo Universidad Complutensen Arte Ederretan graduatu zen. Haren lanaren zati handi bat naturalari eta organikoari buruzkoa da. Elementu hauek eta paisaiaren arteko dialektikan hartzen du zentzua.


PEZ

www-el-pez.com

José Sabaté (Pez) 1976an jaio zen itsas ondoan, Bartzelonan hain zuzen ere. 1999an komikiaz eta bere auzoko horma-pinturez eraginda graffiti egiten hasi zen. Hasieran klasikoago hizkiekin, baina laster ohartu zen bere pertsonaiaren irribarrearen bitartez, arrain pikaro bat, irribarrearen mezu unibertsala transmititu ahal zuela bere hiriko esku-hartzeetan.

Urte gutxitan Arrain zoriontsua Europako hiriburu gehienetan agertzen zen karrikak alaituz, arauei irri eginez eta bere mezu unibertsala hedatuz. Haren lana hiri-arteari buruzko liburu eta dokumental gehienetan argitaratzen da mundu mailan.

Street art-en aitzindiaria izan zen, besteak beste, Banksy, Obey eta Space Invaders-ekin. Logoart sailkatutako mugimenduan funtsezko pieza (hiri-artearen barruko mugimendua, non irudi baten errepikapena lanaren kontzeptua bera baina garrantzitusagoa baita).

Pez-ek  bere estiloari”Barcelona Happy Style” etiketa jarri dio. Estilo fresko dibertigarria eta beti kolorez eta alaitasunez beterik, pertsonaia nonahi ageriz.

Orain arte Pez-ek honako hiri hauetan erakutsi ditu bere lanak: Bartzelona, Amsterdam, Berlin, Los Angeles, Miami, Londres, Paris, New York, Chicago, Viena, Bratislava, Hong-kong, Taipei, Bogotá, Tokio, Shangai, Bilbo, Barranquilla, Valentzia, Singapur, Oslo, Goteborg, Iruñea… esate baterako, eta laster Zangoza!


DOA OA

doaoa.wordpress.com

Doa Oa galiziar artista honek Reforestando aurkezten du. Horma-pinturan esku-hartzeko egitasmoa da, bizitza piztearen metafora da, iraunkorra eta etengabea. Reforestando landare-berpiztea da baldintzek uzten duten lekuan. Landareen presentziari esker berpizten diren lekuak: bertako espezieak, inguruko lekuak oihantzen dituztenak. Espazioan integratzea da presentzia atzekari batekin.


DEIH

Arte Ederretan Lizentziatua- San Carlos, UPV – Valentzia(2003).

Orduz geroztik nire ibilbide profesional eta artistikoak harresi-pinturan, ilustrazioan eta komikian ardaztu eta garatu da, erakusketa eta nazioarteko jaialdi anitzetan partaide izanik eta erakunde independenteetan nahiz instituzionaletan tailerrak eta hitzaldiak  buruturik.

2012tik THE INSIDER izeneko egitasmo bat garatzen ari naiz kalean, zeina bere diskurtsoa lan egiten ditudan beste alorrei drainatzen ari zaien.

THE INSIDER SERIES

Orain dela sei urte “The Insider Series”izeneko egitasmoa hasi nintzen garatzen. Nire sentimenduei eta nire bizitzari buruzko ikerketa introspektibo baten barnean dago.

Nire emozioak esploratzeko marrazten dut. Nik uste dut geure buruari eta besteei (eta prozesuan zehar izan litezkeen oztopoak) hitz egiteko era partikularra edozer sortze-ahaleginen oinarria dela.

Zientzia-fikzioko berezko kodeak bitartekotzat erabiltzen ditut egia pertsonal bat lortzeko (eraikitzeko), zeren, beste batzuk  bezala, egiak fikziozko egitura duelakoan bainago.

Nik uste dut esku-hartze bakoitzean jarraitzen natzaion ibilbidea zera dela: Joan gaitezen ahalik eta urrutien hemen une oro bizi dena geure buruari azaltzeko.


JABIER LANDA CORTE

VITA

Jabier Landa aka “Corte”diziplina anitzeko artista bat da, 1984an Iruñean jaioa.  2002 eta 2006ren artean Gasteizen bizi izan zen unibertsitateko ikasketak egiten ari zela. Ikasketa hauek Göttingen-en osatu zituen 2008an. Alemaniako egonaldiak eta unibertsitateko ikasketek haren erabateko arduraldia markatu zuten artista eta diseinugile bezala. 2007tik 2010era Göttingen-en eta Bremen-en bizi izan zen eta askotan Berlin, Hamburgo, Hannover, Kassel, Düsseldorf eta Osnabrück-era bidaiatu zuen, bertan mundu osoko artistekin lan egiteko hainbat talde eta sortze-egitasmo artistikotan eta ekitalditan.

2011n Iruñera itzuli zen Alemaniako esperientzaren ondotik, baina hango kontaktuak mantentzen ditu eta bertan lanean segitzen du aldizka. Profesionalki artista plastiko, diseinugile eta muralgile bezala finkatu eta gero, hainbat udalekin jarraitzen du lanean, baita Nafarroako Gobernuarekin, Uharte Arte Garaikidearen Zentroarekin eta Nafarroako Unibertsitateko Museoarekin. 2012tik zenbait egitasmo artistiko, kultural eta hezigarri herrialde ezberdinetan: Estatu Batuak, Alemania, Italia, Suedia, Frantzia, Serbia Kroazia eta Holanda.

EGITASMOAK

Haren Cantamañanas International Urban Art Festival ospetsu bihurtu da graffitiren gaur egungo panoraman, 2004tik Espainiako jaialdirik zahar eta etengabeena izanda.

2007tik Rheinberg-eko (Alemania) Art Jam ekitaldia beste batzuekin antolatzen du, 2012an ARTLON nazioarteko egitasmo artistiko bihurtzeko.

2012an Deltadec Estudioa sortu zuen, Arte Grafikoen eta Arte Aplikatuen sektoreak tarte bat egin zion diseinu-agentzia. Nafarroako muralismo-enpresa nagusia. 2016an Strasburg-eko Creacccro Creation Urbaine saria eman zitzaion.

LANA

 Nazioarteko ekitaldiak tartekatzen ditu hiriko lekuak arkitektura eta gizarte mailan indartzen dituzten tokiko egitasmoekin. Berau da  ezaugarri komuna haren lan artistikoaren garapenan.

Bere lanak muralislmo, graffiti, ilustrazio eta diseinu grafikoaren artetik ibiltzen dira, bere espresio eta euskarri guztietan hiri-zapore argia duten dualismoak eta ikus-metaforak bilatuz. Lerro figuratiboa norabide grafikoetan abstraitzen da kolore degradatuetan eta tonu-nahasketetan, eta ondorioz, estetika figuratibo klasikoko konposizio modernoak sortzen ditu. Elementu grafikoak eta forma geometriko lauak protagonistak dira haren obran animaliekin eta erretratuekin batera. Oso konposizio landuak, zenbaitetan digitalki sortuak, arkatza haren ideien abiapuntua izaten jarraituta ere.

Facebook
Instagram
whatsapp