Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko azaroak 12

Cederna Garalur Elkarteak etxebizitzetako energia-aurrezpenari eta energia-efizientziari buruzko online-hitzaldia aurkeztuko du azaroaren 17an

Foto noticia

Datorren azaroaren 17an, 17:30ean, Cederna Garalur Elkarteak “Energia-aurrezpena, -efizientzia eta -segurtasuna zure etxebizitzan” izeneko online-hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Elkartearen Energia Efizientzia Zerbitzuko teknikari David Gordejuelak emanen du online.

Horrela, Cederna Garalur Elkarteak bat egin du Nafarroako Gobernuak 2030erako Nafarroako Energia Planaren barnean antolatutako Hedatze eta sentsibilizazio energetikoko IV. Jardunaldiarekin.

Jardunaldietan energia-autokontsumoari eta -efizientziari, erkidego energetikoei, pobrezia energetikoari edo mugikortasun jasangarriari buruzko 15 hitzaldi emanen dira. Saioak azaroaren 3tik 26ra bitartean emanen dira, herritarrentzat zabalik daude, doakoak dira eta guztiak online emanen dira, 17:30ean.

Saioetan interesa dutenek ondorengo esteka horretan eman dezakete izena:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdns9-uyDpPKCtN5HW66dZGUlrRQk6xIpwr1zZV2uqh0BPKXw/viewform.

Jardunaldien egutegia Nafarroako webgunetik jaitsi daiteke, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/documents/48192/5554420/03112020_calendario_jornadas_energia.pdf/860d75e6-ac59-e553-9c07-9901642259b9?t=1604389277731.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Presupuestos participativos 2022

Presupuestos participativos 2022

En el pleno extraordinario del 2 de marzo de 2022 se aprobaron los presupuestos generales del Ayuntamiento de Sangüesa / Zangoza para 2022. En los mismos se integró una part...

Facebook
Instagram
whatsapp