Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2016ko ekainak 21

JUAN MIGUÉLIZ-LEYRE TRAIL

21-06-2016

Juan Miguéliz-Leyre Trail” mendiko lasterketak agerian utzi nahi ditu Leire Mendilerroak ezkutatzen dituen misterio guzti hauek eta mendi honetako bazter ikusgarrienak eta goxoenak korrikalariei hurbildu ere. Den-dena era logiko batean eta batez ere, mendikoa.Juan Miguéliz -Leyre Trail

“JUAN MIGUÉLIZ-LEYRE TRAIL” lasterketa baino askoz gehiago da. Badu aipatu behar dugun alderdi emozional bat: Juan Miguéliz Andueza gure mendikide eta lagunari egiten diogun omenaldia, mendiko lasterketak maite zituen kirolaria eta Leireko Mendilerroa  bigarren etxe bezala zuena. Sarri askotan erlaxatzera eta entrenatzera joaten zen mendi honetara. Juan eta  bere balioak –ahalegina, grina eta iraunkortasuna- kirol honen irudia dira. Horregatik, Juan Miguéliz –Leyre Trail-  hau ez da herri lasterketen edo lehiaketen egutegiko beste bat, baizik eta berebiziko osagarriak dituela, paregabeak eta argiki bereizgarriak.

Trotecuto mendi elkarteak bere web-orrian ezagutzera ematen duen arabera
 

Lasterkariek badute aurrean Juan Miguelizek “bere mendiarentzat” aukeratuko zukeen bide estu eta berdingabetik ibiltzeko erronka. “Bere” mendilerroarentzat.

Desafio handi bat Mendi erdiko trailrunning ibilbide batean bere burua probatu nahi duenarentzat.

Igandean, azaroak 6 Leireko Mendilerroan JUAN MIGUÉLIZ – LEYRE TRAIL- mendiko lasterketa burutuko da.
Zirrara nagusi izanen da lasterketaren jaiotza honetan mendigoizale honi egiten zaion omenaldia delako. 2015ean kirol hau egiten ari zen bitartean zendu zen Zangoza (Nafarroa) hurbileko auzokoa.

Hilabete gutxitan, haren ametsa egia bihurtu da eta Trotecuto Mendi Elkarteak kirol hitzordu hau antolatu du, inguru pribilegiatu batean bere paisaia eta kulturagatik (Leireko Mendilerroa, Arbaiungo Arroila edo Esako Urtegia). Ibilbidea oso teknikoa eta estua da: 21 kilometro basabide eta markatu gabeko lekuetan barna eta 1.400 metro pilatuko goranzkoarekin. Gogorrak eta azkarrak izatea ezezik, lasterkariek trebeak ere izan beharko dute oztopo naturalak gainditzeko.

“Juan Miguéliz-Leyre Trail” korrikaldia bada JUAN MIGUÉLIZ ANDUEZAren oroipenez eta omenez mendikideok, lagunok eta ahaideok egin nahi dugun ekitaldia. Mendiko lasterketak maite zituen kirolaria eta Leireko Mendilerroa  bigarren etxe bezala zuena. Sarri askotan erlaxatzera eta entrenatzera joaten zen mendi honetara. Juan eta  bere balioak –ahalegina, grina eta iraunkortasuna- kirol honen irudia dira. Horregatik, Juan Miguéliz –Leyre Trail-  hau ez da herri lasterketen edo lehiaketen egutegiko beste bat, baizik eta berebiziko osagarriak dituela, paregabeak eta argiki bereizgarriak.

Lasterkariek badute aurrean Juan Miguelizek “bere” mendiarentzat aukeratuko zukeen bide estu eta berdingabetik ibiltzeko erronka. “Bere” mendilerroarentzat.

Desafio handi bat Mendi erdiko trailrunning ibilbide batean bere burua probatu nahi duenarentzat.

Juanen Egitandiak

Juanek mendiko lasterketa anitzetan esku hartu zuen, ia-ia beti lehenengo berrogeien artean sailkatuta eta gehienak amaituta. Besteak beste; 100 kilometroko Ultra-Trail du Mont-Blanc, bialdiz egina eta bere denborarik onena:15 ordu19juan2 minutu eta 38 segundukoa izanik, berrogeigarren postuan sailkatuta 1423 atletaren artean. Bere posturik onena No hay Pitera-n, non 2013an bigarrena izan baitzen. Azpimarratu behar diren beste sailkapen batzuk honako hauek dira: 2013an laugarren postua Media Maratón de Montaña Puyada a Oturia-neta 2011ko hamahirugarren postua Maratón del Soplao-n. Baita 102 kilometroko Ultra trail Guara Somontano lasterketa ere, 86 kilometroko Ultra Trail Desafío Somiedo, 100 kilometroko Trail Menorca Costa Nord eta78 kilometroko Trail Aneto-Marathon-Dos Caras-Vuelta al Aneto. Hori duk eta, motel! Camille Extreme, Berako Maratoi Erdia, Irati Maratoi Erdia eta Eloko Higa Xtreme Maratoi Erdia lasterketez ere gozatu zen bera.  Marcha Ruta de las Fortalezas, Izaga Trail eta Subida a Oroel arineketetan ere parte haru zuen. Azaroaren 6an denok Juanekin eginen dugu korrika.

Proban izen-eman nahi duten lasterkari guztiek www.trotecuto.com web-orriaren bidez egin beharra dute izen-emateko epea ireki eta gero.

Korrikalari federatuek lizentzia aurkeztu behar izanen dute zenbakiak hartzean.

Partaideen behin betiko zerrenda www.trotecuto.com web-orrian emanen da argitara lasterketaren aurreko astean.

Kontuan hartzeko ohar garrantzitsuak.

Web-orrian argitara ematen den argibide oro arretaz irakurtzeko eta mendilerrora aurretik gerturatzeko gomendatzen dugu.

Eguraldiaren aurreikuspenak halaxe adieraziko balu probaren antolatzaileek berotzeko arropa eraman beharra agindu ahalko lukete.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko argibidea:

www.trotecuto.com web-orria

FICHA TECNICA Y RECORRIDO

REGLAMENTO JUAN MIGUÉLIZ LEYRE TRAIL

Actos programados desde la organización de la prueba

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Instagram
whatsapp