Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2014ko abenduak 19

URTARRILEAN IREKIKO DA HAURRENTZAKO PARKE ESTALI BERRIA

Zangozako Udala PDR-Eje 4 LEADER ekimenaren diru-laguntza baten bidez egiten ari da proiektu hori; FEADER funtsek eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute, eta Cederna Gurelur entitateak kudeatzen.

Haurrentzako parke estalia Rincón del Peregrino kalean egonen da, zahar-egoitzaren ondoan. Lokala udal biltegia zen garai batean, eta egokitzen ari da erabiltzaileen beharrei erantzuteko, baita erabilera publikoko guneek bete beharreko segurtasun araudira egokitzeko ere. 150 metro erabilgarri dituen eremua da, eta bi komun izanen ditu; gainera, haurrek primeran pasatzeko moduko altzariak ere egonen dira bertan.

Eremu horrek Agenda 21 Toki Ekintzako Planean detektatutako beharrari erantzunen dio, hark salatzen baitzuen Zangozan ez zegoela leku apropos bat udazkenean eta neguan haurrak egoteko.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Instagram
whatsapp