Jauregi-gaztelurantz irekitako eremu angeluzuzena arma-patioa izan zen garai batean; gaur egun La Galeria deitzen diote.Palacio castillo Príncipe de Viana

Jauregi hau harresiaren hegala eta lubanarroa baliatuz eraiki zen, hiriko iparraldean dauden bi dorre handien artean.

XIII. mendean errege-erreginen bizileku gisa egokitu zen ekialdeko dorrea, eta XIV. mendearen hasieran beste jauregi bat osatu zen, aurrekoaren antzekoa, Kale Nagusirantz, arma patioa itxita. Hartan Erresumako Gorte asko egin ziren, eta errege-erregina nafar askok denboraldi luzeak eman zituzten bertan.

Gaur egun, jauregi-gazteluak bi solairuko atal nagusi bat du, eta bi dorre almenadun aldeetan. Hegoaldeko hegalean sarrerarako bi ate daude, eta leiho bikoitz angeluzuzenak. Iparraldean lubanarroak daude, ate dinteldu bat, ateen antzeko leihoak eta tximini zirkular bat (horietako asko izan zituen).