Palacio Iñiguez AbarcaErrenazimenduko jauregi tipikoa, portadan 1601. urteko data azaltzen duena. Harrizko beheko zatian ate dinteldua du.

Lehenbiziko solairuak, adreiluz egina dagoenak, bi balkoi ditu, balaustre itxurako burdinazko barandadunak; eta goiko solairuak erdi-puntuko arkuak dituen galeria bat du.

Nabarmentzekoa da zurezko teilatu-hegala, hostotza eta apaindura dilindariak dituzten harburuak dituena.