Zangozako Udal Txit Prestuko Udalbatzarrak adostutakoaren arabera, eta Nafarroako  Toki-administrazioko uztailaren 2ko 6/1996 Foru Legearen 192.2.b) eta 196 artikuluetan xedatutakoaren babesean, “Zangozako Udalaren Kirol Patronatua” Tokiko Erakunde Autonomo Administratiboa eratzen da.

Eskubide publiko gisako erakundea da eta instrumentala. Berezko nortasun juridikoa du, eta bai obratzeko ahalmen osoa ere, bere helburuak bete daitezen. Eskubideak eta betebeharrak egozten zaizkio eta ahalmena ematen zaio ondasunak eta eskubideak bereganatzeko, eginbeharrak hartzeko eta  egintza zibila, administratiboa eta edozein motatakoa gauzatzeko, Zangozako Udalak – patronatua sortu duen erakundeak – ezarri dituen eta Estatu hauetan arautzen diren baldintzen, mugaketen eta kontrol eta tutoretza mekanismoen arabera.

2. Artikulua. “Zangozako Udalaren Kirol Patronatua” Tokiko Erakunde Autonomoak egoitza sozial Cantolaguako kirolgunean dauka: Zangozako Cantolaguako Pasealekua z/g.

3. Artikulua. Oro har, Erakunde Autonomo honen xedea zerbitzu publikoa ematea da, kirola eta jarduera fisikoa, kirolguneak, kirol ikuskizunak eta orokorrean, Zangozako kirolari dagokion edozer gaia guztiz kudeatzearren. Zerbitzu hau emateko hurrengo  eginkizunak egin behar izanen ditu:

1. Zangozan kirola sustatzea, Kirol Eskolak sortzea (kirolen hastapena), “kirola denentzat” eta udalerriko biztanleen gorputz-hezkuntza garatzea, baita kirol praktika afizionatuak ere.

2. Patronatuaren helburuak bete behar dituzten titulartasun publikoko kirolguneak kudeatzea, bai zuzenean, bai zeharka bitartekoen bidez.

3. Zangozan garatzen diren Kirol Eskolak, Kirol Sailak, kirol ekitaldiak, gorputz eta kirol ekitaldiak eta aisirakoak, zuzenean edo zeharka, bitartekoen bidez.

4. Kirol ikuskizunak, txapelketak, erakusketa-partidak, kirol lehiaketako probak etab.

5. Zangozako Kirol Klubekin eta Kirol Elkarteekin elkarlana antolatzen edo sustatzen diren ekitaldiak eta ikuskizunak garatzeko.

6. Hitzarmenak edo beste modu bateko harremana ezartzea beste Toki-Entitate batzuekin, Erakunde Publikoekin, Kirol Federazioekin etab.

Gobernu-batzordea: Osaketa, funtzionamendua eta eskumenak.

5. Artikulua. Gobernu-batzordea Erakunde Autonomoaren organo gorena izanen da. Batzordearen kargu guztiak ohorezkoak eta doakoak izanen dira.

6. Artikulua. Osaketa. Gobernu-batzordeak honako kide hauek ditu:

a) Lehendakaria: Alkatea edo berak hautatzen duen zinegotzia.

b) Lehendakariordea: Cantolagua Kirol Hiria Elkarteko lehendakaria.

c) Batzordekideak:

_Udaleko hiru zinegotzi

_ Cantolagua Kirol Hiria Elkarteko bi ordezkari, Elkarteko Zuzendaritza-batzordeak bere kideen artean hautatuak.

_Zangozan legalki erregistratuak eta herritartuak dauden gainontzeko Kirol Klubetako eta Elkarteetako ordezkari bat, beraiek borondatez ezarri duten eran hautatua.

7. Artikulua.  Gobernu-batzordekideen agintaldiak, gehienez ere eta berritu ezean, haiek izendatzen dituen Udalbatzak edo Batzordeak