Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Santiago Eliza

Iglesia SantiagoHiri berria planifikatu zutenean, harresi barneko hego-ekialdean eliza-gotorlekua egitearen beharra aurreikusi zen. Dorre karratua presbiterioaren gainetik altxatzen da sendo, eta almenekin burutzen, eliza-gotorlekuaren itxura hartuz.

Eraikuntza erromaniko eta gotikoa da, XII. eta XIII. mendeetakoa. Kanpoko aldean portada bakuna du, lehengo dekorazioa galdu baitzuen, baina argi adierazten digu zein lekutara iristen ari garen; izan ere, tinpanoan Santiago ageri da –XVII. mendea– eta bi erromes aldeetan.

Barnean, oinplanoak hiru nabe ditu, zutabe zilindrikoz eta hiru abside erdizirkularren bidez banatuak. Zenbait garaitan, bi aldeetan deboziorako kaperak erantsi zizkioten.

Barnean harrizko irudi gotikoa du, pordoia zati batean hondaturik duena, Santiago “Erromesaren” Ebanjelioen liburuarekin. XIV. mendearen hasieran egin zen; gaur egun eskuineko absidean dago kokaturik, eta garai batean elizaren buruan egonen zen, izena ematen zionez, harik eta lehenbiziko erretaula egin zen arte. Ezkutaturik egon zen 1964. urtera arte. Orduan ondoko kaperako lurpetik atera zuten.

Santiago eliza monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1977. urtean.

 

SANTIAGO:

Iglesia SantiagoDonejakue bidean dagoen Apostoluaren irudirik hoberenetakotzat jotzen da; harrizkoa, estilo gotikoan egina, XIII. mendearen bukaeran.

Santiago Erromesa irudikatzen du. Oinez ibiltzeko jarreran dago, eta erromesaren pordoia eta Ebanjelioen liburua ditu.

1964an aurkitu zuten, deboziorako kaperetako batean lurperaturik.

 

Facebook
Instagram
whatsapp