Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Sare sozialetan parte hartzeko arauak

SARE SOZIALETAN PARTE HARTZEKO GIDA

Zangozako Udalaren kultura arloak sare sozialetan duen presentziak tokiko informazioa hurbildu nahi die herritar guztiei, hurbiltasuna eta gardentasuna eskainiz; gainera, informazioa azkar jasotzen da, eguneratuta beti, edozein euskarri, kanal edo ingurunetatik. Udalak biziki eskertzen du erabiltzaileek sare sozialetan parte hartzea eta bertan egiten duten ekarpena, eta, horri lotuta, parte-hartzeari buruzko arau hauen berri ematen die:

  • Udala Facebooken dago. Zangozako Udaleko langileek kudeatzen dute kontua.
  • Udalak begirunez hartzen du iritzi-aniztasuna, baina ez du bere gain hartzen herritarrek webgunean edo sare sozialeko gunean idatzitako iritzien edukien gaineko erantzukizunik.
  • Udalak komentarioak profiletik ezabatzeko eskubidea izanen du, baldin eta…

– lengoaia iraingarria edo mespretxagarria erabiltzen badute.
– diskriminatzaileak badira, edozein izanik ere horren arrazoia –arraza, adina, egoera zibila, urritasun fisikoa edo mentala, sexu-orientazioa, ideologia politikoa, erlijioa edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial–.
– eduki soziala badute, edo halakoa duten estekak erakusten badituzte.
– helburua bada merkataritza arloko propaganda egitea.
– legez kanpoko edozein jarduera sustatzen badute.
– partikularren arteko solasaldi pribatuak eta pertsonalak badira, edota eraso pertsonalak eta horien erantzunak badira.
– baieztatu gabeko zurrumurruak edo informazioak zabaltzen badituzte. Arau horietako edozein urratuz gero, komentarioa ezabatuko da, eta egokia joko balitz, erabiltzailea ere blokeatuko da.

  • Erabiltzaileek arreta berezia izan beharko dute hirugarrenen gaineko irudiak edo bideoak ez argitaratzeko, haien baimenik gabe; era berean, ikus-entzunezkoetan ez dute protagonisten nortasuna etiketatu eta horien datuak eskaini behar, haien baimenik gabe. Argazki edo bideo bat argitaratzen denean, baliteke beste pertsona batzuen gaineko informazioa eskaintzea. Haien eskubideak errespetatu behar dira.
  • Argitaratutako edukiei buruzko jabetza intelektualaren eskubidea errespetatu beharko da.
  • Aztertu eta irakurri, bai erabiltzaile gisa erregistratu aurretik, bai geroago, sare sozialaren plataformak bere webguneetan erabiltzaileen esku jartzen dituen pribatutasun-politika eta erabileren gaineko baldintza orokorrak.
  • Zangozako Udalak ez du erabiltzaileen informaziorik edo edukirik biltzen, zuzenean sare sozialen bidez, bereak diren fitxategietan erregistratzeko, baina sarearen bidez egiten dituen datu-tratamenduen erantzulea da, eta, beraz, ziurtatzen du datuak babesteari buruzko printzipioak babesten direla, eta interesatuak bere eskubideak gauzatzen ahal dituela edozein unetan udal bulegoetara joaz –Kale Nagusia, 31 bis, Zangoza–.
  • Udalak ez du erantzukizunik hartzen arau horiek ez betetzeagatik sortutako ondorioen gainetik.

DATU PERTSONALEN BABESA

Programatutako edozein jardueratan parte hartzen duten pertsonen datuak Udalaren ardurapean dagoen fitxategi batean erregistratzen dira. Datu horiek jarduera (ikastaroa, lehiaketak edo bestelako jarduerak) kudeatzeko baizik ez dira erabiltzen, bai eta kultura arloko informazioa bidaltzeko ere, hala eskatu duten pertsonei.

Udalak ezarri egin ditu datuak babesteko politikak exijitzen dituen segurtasun-neurri guztiak, bildutako datuei eta horien tratamenduari dagokienez.

Parte-hartzaileak kasu bakoitzean eman behar dituen datuak behar-beharrezkoak dira jarduera gauzatu ahal izateko, eta erabateko konfidentzialtasunez tratatuko dira.

Parte-hartzailea hamalau urtetik beherakoa bada, aitaren edo amaren sinadura ere eman beharko du datu pertsonalekin batera, datuen tratamenduari buruzko baimena emanez.

Datuen titularrek datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera izanen dute, Zangozako Udaleko Kultura Etxeko bulegoetara joaz.

Titularrek kontrakorik adierazi ezean, parte hartzaileen argazkiak egin eta argitaratzeko aukera izanen du Udalak, haien datu pertsonalak eskainiz (izen-abizenak), betiere udala presente dagoen komunikabideren batean, udal webgunean edo sare sozialetan. Halaber, argitalpenetan, txostenetan, memorietan, argazki-erakusketetan eta proiektuetan ere argitaratu ahal izanen dira, betiere zerbitzu horren testuinguruan.

Facebook
Instagram
whatsapp