Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Sarrera

Folclore, Fiestas y Romerías

Zangozan festa eta tradizio asko ospatzen dira urtean zehar. Hauek dira nabarmenenak: Xabierraldiak, jende askoren parte hartzea dutena (Nafarroako leku guztietatik Xabierra egiten den erromesaldia da, Nafarroako zaindari San Frantzisko Xabierkoaren sorlekura, eta Zangozan elkartzen dira erromesak). Aste Santuaren inguruko jarduerak. “Erdi Aroko afariak”, kasu honetan Zangozako beste edozein festa bezalakotzat hartzen direnak, hain kontu handiz prestatzen baitira. “Erromesen Autoa” izeneko antzezpena, hirigune historikoko kaleetan, Urte Konpostelarrean egiten dena. Hiriko festak, musika eta dantza tradizionalez girotuak, eta Zezen Feria, herriko festen barnean ospatzen dena. Eguberriak. Eguberrietan, ohiko ospakizunez gain, “Erregeen Misterioaren Autoa” antzezten da. Hori ere hirigune historikoko kaleetan egiten da, eta Errege Magoak Jesus Haurra ikustera nola joan ziren kontatzen da.

Festa edo tradizioak hilez hil ezarri dira, egutegi moduan, zangozarrek eta kanpokoek gogoan ongi izan ditzaten.

 

Facebook
Instagram
whatsapp