Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Tailerrak

Encrucijada

Jaialdiaren espiritu partizipatiboaren barnean, jaialdia aurrera joan ahala tailerrak izanen ditugu, beti Hiriko Artearekin lotuta dauden gai eta teknikei buruzkoak, Zangozako artistek emanda.

 


“¿Pintamos a Mr. Iglú?” Tailerra

 Tailerrak bi zati izango ditu: lehenengo saioa aretoan partaideek taldeka marrazki bat egin dezaten gero beira-edukiontzi bat margotzeko. Bigarren saioa denen artean diseinaturiko marrazkia edukiontzian margotzea izango da.

Irakaslea: Eva Plano

Partaideak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu

Eguna:

  • Ekainak 21, osteguna Ordutegia: 12:00etatik 13:30etara
  •  Ekainak 23, larunbata Ordutegia: 11:00etatik  edukiontzia amaitu artean (2-3 ordu gutxi gorabehera).

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Plastika Aretoa

Materiala: Nahitaezkoa da zikindu ahal den arropa ekartzea. Jaialdiak behar diren materialak emanen ditu.

Prezioa: 3 €

Ikasle-kopura: 6 gutxienez, 12 gehienez.


Graffitiaren hastapenei buruzko tailerra

Tailer honetan teknika eta espraiak erabiltzen ikasiko da, baita horma-artean sormena garatzen ere.

Monitoreak: Unai Usanos eta Esther Abadía

Partaideak: 7 eta 12 urte bitarteko haurrak

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu

Eguna: Ekainak 22, ostirala

Ordua: 11:00-14:00

Lekua: Futbol zelaiko ekialdeko aurrealdea

Materiala: Nahitaezkoa da zikindu ahal den arropa ekartzea. Jaialdiak margotzeko oinarrizko tresnak emango ditu.

Prezioa: 3 €

Bertaratuen gehienezko kopura: 20


 Tailerretan izena emateko epea: Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra

Argibidea eta izena emateko lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea, 948 870251 telefonoan edo infocultura@sanguesa.es postaren bidez.

Tailer guztietan izena emateko baldintzak: Eskaera toki eskaintza baino haundiagoa izango balitz eskatzaile guztien artetik zozketa bat egingo litzateke. Nork bi izen-emate egin ahal izango ditu gehienez ere. Ikastaroa Kultura-zerbitzuan ordainduko da izena emateko epea behin bukatuta eta aurreikusten den ikastaroa hasteko eguna baino lehen.

 

Facebook
Instagram
whatsapp