Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

“TEATRO PARA TI” EGITARAUA

Destacado en portada

Teatro para ti 2015 En el parque”

LA NAVE TEATRO

ASTEAZKENEAN, MAIATZAK 18

 Leku idilikoa, ezta? Eguzkia etzaten ari da bere azken printzek ostoen artean banku batean lo dagoen mozkor bat argitzen duten bitartean. Emakume gaixo bat parkean barrena doa bere beso hotzekin gorputza berotzen saiatuz. Haraxeago, bi txakur beste bi txakurrekin jolasean, jabeak haiei begira irri erdi bat aurpegian dutelarik.

Baina deus ez da dirudiena gure parkean. Gai berbera duten kontakizun batzuetatik abiatuta, Raúl Urrizak oso antzerti-saio dibertigarri bat burutu du. Hainbat pertsonaiekin, era askotarikoak eta nor baino nor jostariago, ekintza parke batean gertatzen da, txoriak txioka ari diren bitartean, haize bareak zuhaitzen ostoak  mugitzen ditu eta lilien usaina beste txakur-lurrin nahasten da eta ikusleak barrezka. Behar da gero!

Antzerkilariak: Marta Juániz, Raúl Urriza eta Joseba Morrás

Zuzendaria: Miguel Munarriz

Dramatizazioa: Raúl Urriza

Ekoizpena: La Nave Producciones Teatrales S.L.

Ordua: 20.00

Iraupena: 40 minutu

“Los veinte mandamientos de la perfecta esposa”

LA NAVE TEATRO

ASTEAZKENEAN, MAIATZAK 25

 Ikuskizun honetan hitzak soberan daude. Soinu-banda ikusgarri baten bidez,   herri honetako garai bat markatu zuen hezkuntza erakusten du, non egunero kolpatzen gaituen matxismoak iturri duen. Urdailean atximur egiten digu baina aldi berean irribarrea eragiten. Azken batean, gaurkoa iraganaren ondorioa da.

1945ean Pilar Primo de Riverak esan zuen bezala: “Emakume ororen bizitza, hark itxuratu edo gainzuritu nahi duena edozein izanda ere, bera menderatuko duena aurkitzeko etengabeko desioa da, ez besterik”.

Antzerkilariak: Marta Juániz eta Miguel Munarriz

Dramatizazioa eta soinu-banda: Miguel Munarriz

Eguna: Maiatzak 27, asteazkena

Iraupena: 45 minutu gutxi gora-behera

Ekoizpena: La Nave Producciones Teatrales S.L.

Ordua: 20.00

Doako sarrerak. 40 lagunentzako edukiera mugatua. Gonbidapenak eskuragai izango dituzue Kultur Zerbitzuan, maiatzaren 3tik aurrera12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Funtzioa behin hasi eta gero ezin izanen da aretoan sartu.

Ikusleak: Gazteak eta helduak

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Facebook
Instagram
whatsapp