Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

“TEATRO PARA TI” EGITARAUA

Destacado en portada

teatro para ti 21 mayo “Marijose, la neuras, su impagable familia y su novio el
Farmaceútico” Maiatzak 20, asteazkena
LA NAVE TEATRO
Nahiz eta ez aitortu, denok apeta txikiak ditugu (edo ez hain txikiak), eta gure protagonistaren kasuan, Marijose, berdin-berdin gertatzen da. Aurten, ikasturtea hasterakoan zera erabaki du: bizitzan dena ez da lan egitea. Adiskideei berak kondoi-lantegi batean lan egitea oso bitxia iruditzen zaien arren, lana lana da eta eguneroko tentsioak arintzea erabaki du bestelako ekitaldietan izena emanez: pintura, kakorratz-lana, informatika eta… Beno, lotsa pixka bat ematen dio baina laguntza-talde horietako batean eman du izena. Talde-terapia horietako batean eta gaur lehen eguna da.

Antzerkilariak: Marta Juániz eta Raúl Urriza
Egilea eta zuzendaria: Miguel Munarriz
“La Flaca” Maiatzak 27, asteazkena
LA NAVE TEATRO
Zertan ari da hemen Dinosiio? Edozein hiritako auzoan. Ez gomendatzeko moduko auzo bat. Zer egiten du bertan? Kaleetan ez dago piztutako farol askorik. Zabor-kamioia duela astebete igaro zen eta kiratsa dago. Baina Dionisiok zerbait egin beharra du eta horixe egiteko asmo irmoa ere. Horregatik pertsonaia pare horri aurka egingo dio: Ciutti gaizkilea eta “Flaca” etxekoandrea. Bi mundo elkarren aurka. Irriak eta malkoak istorio kutun, samur eta latz honetan. Eguneroko istorio bat hunkituko gaituzten benetako pertonaiekin. Ez gaituzte inolaz ere axolagabe utziko.

Antzerkilariak: Joseba Morrás, Marta Juániz eta Miguel Munarriz
Egilea: Luís Tarrafeta

“Meet me in the bathroom” Ekainak 3, asteazkena

Mike eta Sandy bainu publikoetan topo egiten duten bi arrotz dira.
Hasieran ezusteko topatzea zena, gutxika-gutxika, ustekabeko gorabeherak direla medio, istorio zoro eta atsegin bihurtzen da eta bertan ikuslea ohartuko da ezer ez dela dirudiena.

Antzerkilariak: Imanol Espinazo y Leire Ruiz
Egilea eta zuzendaria: Xabier Lopez-Askasibar
Ordua: 20:00

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Doako sarrerak. 40 lagunentzako edukiera mugatua. Gonbidapenak eskuragai izango dituzue Kultur Zerbitzuan, maiatzaren 5etik aurrera 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Funtzioa behin hasi eta gero ezin izanen da aretoan sartu.
Ikusleak: Gazteak eta helduak

Facebook
Instagram
whatsapp