IGANDEAN,UZTAILAK 30 ETA ABUZTUAK 6, 13, 20 ETA 27

ANTZEZTURIKO BISITAK 2017

Eskarmentu handiko poliglota trebe bat, mamu-ehiztari bat eta anekdota _0000004guztien berri dakien fraide bat ariko dira Amaliak eskainitako azalpen artistiko eta historikoen osagarri; izan ere, pertsonaia horiek lagunduko dizute bisita antzeztu horretan, Zangozako ondare aberatsa bestelako modu batez ezagut dezazun; gainera, espirituak harrapatzen eta dantzatzen ere ikasiko duzu, eta Erdi Aroko noble bilakatzeko aukera izanen duzu…
Parte hartu eta primeran pasa nahi duzu? hurbildu 12:00etan abuztuko igandeetan Andre Maria elizaraino.
Zure zain gaude!!!

BISITALDIA

Egungo Rocaforte herria da antzinako Zangoza, IX. mendean musulmanei aurre egiteko muga izan zena. Alfontso Borrokalariak hala erabakita, herrigune berri bat egin zen ordokian, ibaiaren ertzean, Zangoza Berria izenez ezagutu zena. 1122an, erregeak “Jacako forua” eman zion, merkataritzako izaera burges handia zuena, Somportetik zetorren Donejakue bidean hiri garrantzitsu bat garatzeko asmoz.
Maiz, Aragoiren aurkako gerretan parte hartu behar izan zuen Zangozak, bere mugak defendatze aldera. Horrela, hiria gotortu behar izan zuten, lau puntu kardinaletan ate bana zuen harresi bat eraikiz; egun, apenas gelditzen da haien aztarnarik.
Izen bereko merindadeko herriburua izan da XIII. mendeaz geroztik, eta 1665ean bereganatu zuen “Hiri” titulua.

Andre Maria eliza.
Erromanikoko obra gorenetako bat da, eta hain zuzen ere, monumentu P1050343nazional izendatu zuten 1889an.
Tamaina ertaineko eraikin lerdena da, XII. mendetik XIII. mendera bitarte egindakoa, eta Zangozan kale nagusitik sartzen den pertsona oro gelditzen da hari begira.
Portada bikaina benetako “harrizko erretaula” bat da bertan diren figura ugari eta aberatsengatik; irudi horiek azken judizioaren eta Erdi Aroko bizimoduaren berri ematen digute.

Zubi zaharra Aragoi ibaiaren gainean
Erabakigarria izan zen bertako hirigintza-plana garatzeari begira.
Uste da hasiera batean harrizkoa zela, Garesen dagoen zubiaren oso antzekoa.
1787ko irailaren 24tik 25era bitarteko gauean inoizko hondamendi izugarriena gertatu zen, Aragoi ibaia protagonista izan zuena: ibaiak gainezka egin eta hiria ia osorik suntsitu zuen, 600 biktimatik gora eta 2.000 pertsona premia gorrian utzita.
Hura gertatu eta gero, 1882an gaur egun ezagutzen dugun zubia eraiki zen.

Vianako printzearen gaztelu-jauregia
Eraikin gotikoa da, Erdi Aroko harlanduzkoa; errege jauregia ere bada, eta bertan bizi izan zen Vianako Printzea.
XIII. mendean, ekialdeko dorrea errege-egoitza gisa prestatu zen.
Gaztelak konkistatu eta gero, soldadu gaztelarren kuartela eta hiriko espetxea izan zen.
XX. mendean zaharberriturik, gaztelu-jauregi honek bi solairuko gorputz bat du erdian, eta horren alboetan bi dorre prismatiko daude, almena eta gezi-zuloak dituztenak.
Gaur egun, liburutegia dago barnealdean.

Udaletxea
Domingo de Ayak egin zuen 1570ean. Fatxada errenazentista sendoa du, balkoi zabalak lehen solairuan eta teilatu-hegal irtena. Bertako herritarrek “Arcadas” esaten diote lau begiko arkupeko galeriari.
Nafarroako eraikin garrantzitsua da, udaletxe zaharrenetakoa baita. Bartzelonako “Espainiako herri” delakoan egin zen horren kopia bat, 1929. urtean.

Ongay-Vallesantoro jauregia
Estilo barrokokoa da, XVII. mendearen hasierakoa; herriko familia noble bateko semea zen Blas de Ongay Iriartek agindu zuen eraikitzeko. Familia horrena da fatxadako armarri arranditsua.
XIX. mendean jada, Nafarroako erregeorde eta Vallesantoroko markes Leopoldo de Gregorio y Paterna izan zen eraikinaren jabea, eta horrek gehitu zion neoklasizismorako iragatea erakusten duen portada.
. Aurrealde noble horren gainean Nafarroa guztiko teilatu-hegal ikusgarrienetako bat dago.
Gaur egun Zangozako Kultura Etxea dago bertan.

Karmengo klaustroaP1050339
Karmengo Andre Maria komentuaren aurrekariak XIII. mendekoak dira. 1378an, Gaztelarekin izandako gerra-garaian, haren zati bat eraitsi zen estrategia-arrazoiak zirela medio, eta hiru urte geroago egungo Karmengo komentua eraikitzen hasi zen.
Garai berekoa da klaustroa, oinplano karratukoa eta arkuteria lobulatuak dituena. Klaustroaren gainekoa adreiluzkoa da, XVII. mendekoa.
1835ean, ordena sekulartzearekin, eraikina ospitale eta ikastetxe bilakatu zen. Egun Udalaren Musika Eskola dago barnean, eta hainbat kultura ekitaldi ere egiten dira bertan.

Topalekua: Santa María la Real Eliza

Ordua: 12:00