Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

TXOTXONGILO ETA MOZORRO-TAILERRA “Ábrete Sésamo”

Destacado en portada

CALEIDOSCOPIO

IGANDEAN, APIRILAK 24

 

 

Hainbat altxor daude sarraila baten zaintzapean gordeta. Ez dira urrezko altxorrak bertan gordetakoak; ezta aberastasunak ere. Atsegina emanez irakatsi egiten dituzten objektuak dira. Txikiak edo loditxoak dira, ideiez edo marrazkiez beteta… Badituzte orriak…ez dira zuhaitzak baina…Badute bizkarra…ez dira zaldiak baina…Kar, kar… Zeuk duzu sarraila irekitzen duen giltza…zure eskua… zure irudimena…Ireki itzazu!…eta…ikusiko duzu, bidaiatuko duzu, jolastuko zara, amets eginen duzu…murgilduko zara, edo izutu eginen zara… Lagunez beterik daude…Zatoz bere hamaika istorio gozatzera…hitz magikoak besterik ez dituzu esan behar…

Sesamo ireki zaitez!

 

Caleidoscopio Teatrok ikus-antzerkiko ikuskizun bat proposatzen digu: Irudiek, objektuek, musikak eta hitzek unibertso magiko bat osatzen dute. Unibertso horretan, istorio ugari daude: atsegin ematekoak, zirikatzekoak, hunkitzekoak, ikastekoak, jolastekoak…. Eta protagonista nagusi bat dute denek: liburua. Liburua objektu magiko bezala eta ezustekoa. Batek daki zer gerta daitekeen bere azala irekitzean…Letrek bizia hartuko dute edo loreontzi batetik haziko dira? Maria Babel eta Morenito bere katua beraiekin jolastuko dira.

 

 

Ikusleak: Haurrak eta sendiak

Iraupena: 60 minutu

Ordua: 18:00

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Aldez Aurreko Sarreren Salmenta: 3 €. Txartel-leihatiletan: 5 €

Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua. Nafarroako Antzokien Sarea (RTN)

Facebook
Instagram
whatsapp