Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

URREZKO DOMINA D. LUIS ELIZALDE OCHOARI

Destacado en portada

CON VOZ PROPIA ZIKLOA

Nora Abesbatza

 Luis Elizalde OchoaLARUNBATEAN, EKAINAK 18

 Nafarroako Abesbatzen Elkarteak maisu nafar handien ekarpena

azpimarratzen du urtero, gure erkidegoko mota guztiko musika taldeei lagundu dietelako edo haientzat musika egin dutelako. 2006 urtean esker onik handiena D. LUIS ELIZALDE OCHOARI Maisuari ematen dio, Urrezko Domina ezarriaz.

“Esker ona bere lanagatik eta musika hedapenaren aldeko merezimendu eta ekintzengatik. Bereziki musika koralari dagokionez”. Erkidegoaren kultura-pizkundeari egin duen ekarria, bere grina, kalitate pertsonala eta estetikoa, baita bere ekimena ere, indarrean daude gaur ere eta bere lanak musikari nafarrak harrotasunez betetzen darrai. Hortaz, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak bere adierazgarririk handi eta garrantzitsuenetariko bati Urrezko Domina eman beharra dio, Nafarroako agertoki koralean ekarpen ikaragarria egin baitu.

Luis Elizalde Zangozan jaio zen 1940an. Donostian piano karrera burutu zuen. Erroman bost urtez egon zen konposizioa eta organoa ikasten. Klabezina Madrilen ikasi zuen eta ikastaroak Innsbrucken (Austria) eta Pisttian (Italia) luzatu zituen. Ondoren, antzinako musika eta Bachen musika jotzeko ikastaroak egin zituen. Hamabost urtez Madrilgo Musika Sakratu eta Musika-pedagogiako Goi-mailako Eskolan zuzendari eta irakasle izan zen, eta “Tesoro Sacro Musical” eta “Melodías” musika sakratuko aldizkarietako zuzendaria ere. Musika irakurtzeko hiru metodo idatzi ditu haurrei zuzenduak (Canto Escolar I, II eta III), Txirula eztiko hiru metodo (Flauta dulce I, II eta III) eta bi Txistukoak (Haurrak, Jo txistua I eta II). Hainbat herri abesti harmonizatu ditu haur koruentzat eta koru mistoentzat.

Ordua: 20:00

Doako sarrera edukiera bete artean. Gonbidapenak eskuragai Kultur Zerbitzuan ekainaren 1etik aurrera, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.

Facebook
Instagram
whatsapp