Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Zaindariaren eguna

Folclore, Fiestas y Romerías

Irailaren 12a.

Santuaren prozesioa eta Meza Nagusia San Sebastianen omenez.

Urtero, Zangozako Udalak jarduera sorta handia eskaintzen du. Zekor eta zezen entzierroaren aurretik, dianek ematen diote hasiera, eguna argitzen denean, aukeraz betetako mundu bati. Herri dantzak, haurrentzako jarduerak, karrika-dantzak, zezen eta zekor korridak, su artifizialak, zezensuzkoa, dantzaldiak, kontzertuak… Festa egitarau zabal eta anitza, den-denentzat, egun horietan bertakoek eta kanpokoek ongi pasatu eta elkar ezagut dezaten.

Irailaren 17ko gaueko 12ak iraganda, zangozarrek agur esaten diete Erraldoiei hurrengo urtera arte, eta festei bukaera ematen, “Gaixoa ni” kanta ahoratuta

 

Facebook
Instagram
whatsapp