Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ZANGOZA, HIRI SOLIDARIOA PARIS 365 ENTITATEAREKIN

Destacado en portada

Uztailaren 3an hasi zen, ostegunarekin eta bigarren urtez jarraian, Zangozako baratzeetanHUERTASOLIDADRIA_1soberan gelditzen diren uzten bilketa solidarioa Paris 365 jantoki sozialera bideratzeko.

2013an, Zangozako hamabost baratzezain eta pertsona boluntario aritu ziren produktuak biltzen, eta guztira 3,3 tona elikagai bildu zituzten oso baratze-kanpaina zailean. Produktu horiek Iruñeko Paris 365 erakundeari eman zizkioten, Zangozan ostiralean bildutako produktuekin bazkariak, afariak, oinarrizko saskiak eta halakoak prestatzen baitzituzten astean zehar. Denon artean, 1.000 pertsonak baino gehiagok egunean otordu duin bat izatea lortu genuen.

LA HUERTA SANGÜESINA COLABORA EN UN PROYECTO SOLIDARIOZANGOZAKO BARATZEZAINEK EGITASMO SOLIDARIO BATEAN LAGUNTZEN DUTE ekimena Zangozako herritar batzuei esker sortu zen; izan ere, baratzezainak izanik, bere produktuak eskaini dituzte, eta beste boluntario batzuek produktu horiek biltzen eta gordetzen lagundu dute. Zangozako Udalak ere laguntzen du, produktuak biltzeko lokala utzita, eta proiektuaren dinamizazioan ere parte hartzen du Cederna Garalur entitatearekin batera.

Iaz bezala, 2014an, ostegunetan bilduko dira produktuak Zangozan. 18:30tik 21:30ra bitarte ematen ahal dira Herritarrei Laguntzeko Zentroan prestatu den lokalean, edo, bestela, boluntarioei deitu zuzenean bila joan daitezen. Honako hau da boluntarioekin harremanetan jartzeko telefonoa: 636 876 887.

2014ko kanpaina abiatzearekin batera, Espainiako Habitat Batzordeak aditzera eman dio Zangozako Udalari “Sangüesa-Zangoza, Ciudad solidaria” izenburu duen jarduera hautatu dela, Espainia ordezkatzen dutenen artean, Nazio Batuek antolatutako Jardunbide Zuzenen Nazioarteko X. Lehiaketan parte hartzeko.

Nazio Batuek 1995ean sortu zuten Bizi Baldintzak Hobetzeko Jardunbide Zuzenen gaineko Dubaiko Nazioarteko Saria, pertsonen bizi-baldintzak hobetzeari begira eragin positiboa duten jardunbide onenak saritzeko. Sariak Dubaiko eta Arabiar Emirerri Batuetako gobernuek garapen iraunkorraren alde duten politika eta konpromisoa islatzen du.

2013ko kanpainaren emaitzak ikusita, Zangozako Udala jardunbidea Dubaiko lehiaketan aurkeztera animatu zen, pertsonen bizi-baldintzak hobetzen lagundu duelako, eta nazioarteko lehiaketa horretan parte hartzen duten esperientzien baldintzok biltzen zirelako:

  1. Eragin agerikoa, nabarmena eta neurgarria izatea, horretan parte hartu duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeari begira.
  2. Gizarteko sektore publikoaren, pribatuaren eta gizabidezkoaren arteko elkarlanaren emaitza eraginkorra izatea.
  3. Iraunkorra izatea, gizarte, kultura, ekonomia eta ingurumenaren arloetan.
Facebook
Instagram
whatsapp