Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ZANGOZAKO KARMENGO ENTZUNARETOTIK “NO ES UN DÍA CUALQUIERA” DELAKO RADIO NACIONALEN IRRATSAIOAREN EMANALDIA

Destacado en portada

09-04-2015

rne_noesundiacualquieraPepa Fernández kazetariak zuzendu eta aurkezten duen irratsaioa urtetsuenetariko bat da Espainiako irratian, eta baditu oraindik ezaguna egiten duten ahotsak: José María Iñigo, Andrés Aberasturi, Nieves Concostrina, Forges, Juan Carlos Ortega, Manuel Toharia edo Manuel Campo, besteak beste.
No es un día cualquiera taldekoak asteburuero Espainian barna joaten dira entzuleei irratia hurbiltzeko eta ikusi ahal den ikuskizun bilakatzeko. Irratsaioak 5 orduko bidaia proposatzen du kultur, jakin-min, sormen eta jakintzaren bitartez: umorea, historia, hizkuntza, filosofia, ekonomia, ingurunea, antzerkia, sukaldaritza, bidaiak eta oraingo honetan Zangozaraino bidaiatuko du, “Sekula ere falta izan ez zenari” Hiria titulua eman zioteneko 350 urteurrena dela eta.
Eguna: Apirilak 11, larunbata eta 12, igandea
Ordutegia: 8.30etatik 13.30etara
Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Doako sarrerak edukiera bete artean.

Facebook
Instagram
whatsapp