Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ZANGOZAKO UDALAK UDALAREN UHOLDE ARRISKU PLANA AURKEZTEN DU

Destacado en portada

Hiritarrei babesa emateko eta uholdeek eragin litzaketen kalte materialak ahal den heinean murrizteko, Udalak badaezpadako plan bat egin du (PAMRIS), hirian izan litezkeen uholde arriskuak oso-osorik kudeatuko dituena.
2014ko irailean Nafarroako Herri Babeseko Batzordeak PAMRIS homologatu zuen, izaten diren herri babeserako eta larrialdietarako baliabideen integrazio eta koordinazio egokia bermatuaz.
Planak biltzen dituen uholde arriskuak, presako arriskutzat eta arrisku hidrometeorologikotzat jo izan dira, euren motaren arabera eta kudeaketak berak eskatzen dituen erantzun mekanismoen arabera.
PAMRIS zuzen ibiltzeko beharrezkoa da toki-administrazio, autonomia-administrazio eta estatu-administrazioaren arteko koordinazioa. Orobat, toki-administrazioa hiritarrekin eta udalerrian izaten diren enpresa, hezkuntza, osasun eta abar jarduerekin
Planaren edukiak hedatu eta gizarteratzearren Udalak neurri-sorta bat prestatu du. Lehena, planaren edukia laburbilduta azaltzen duen argibide-liburuxka bat Zangozako etxeetan banatzea. Halaber, hiritarrei zenbait bileratara deituko zaie Planaren edukiak hobeki ezagut ditzaten.
Bestalde, uholde arriskuaren kasuan SMS bidezko alerta-zerbitzua abian jarriko du Udalak. Doakoa izango da eta harpidetu nahi duten hiritarrek Udalaren web orrian beren datuak sartu beharra dituzte: Suscripción, SMS inundaciones.

PAMRIS 2014

Facebook
Instagram
whatsapp